Goiuri Unanue

Entrepreneur   •   Fashion Designer   •   Basque

Bikote bakoitza mundu bat da. Ezkongai guztiek ez dute nahi izaten katalogo moduko, protokoloa zehatz mehatz jarraitzen duen zein ipuinetako printsesek izaten duten moduko ezkontza bat. Baina printsesena zein gerlariena izan, bikote bakoitzak bere istorioa idatzi nahi izaten du eta niri ipuin eta mundu horietan barneratzea egokitzen zait. Euren istorioa ikusi eta nire modura interpretatzea.

Soia Bridalen bezeroak kanpotik zein barrutik ezagutzea gustatzen zaigu, modu horretan bakarrik ulertu baitaiteke zer nahi duen, nahiz eta batzuetan berak ere ez jakin.”

Goiuri Unanue

Goiuri Unanuek haurra zenetik zuen argi diseinatzailea izan nahi zuela, jostuna den bere aitaren aldeko amonaren pausuak jarraituz.

Horrela, Felicidad Duce (gaur egun LCI Barcelona) moda eskola aitzindari eta erreferentean gauzatu zituen ikasketak, ametsak egi bilakatuz.

Dena da inspirazio iturri diseinatzailearentzat. Txoko berrietan lurreratzearen sentsaziotik hasi eta udako loreen usainera arte.
Nor den eta nondik datorren inoiz ahaztu gabe.

 

“Spotifyn zerrenda bat sortu. Oinez joan, entzuten. Itsasoari begira eseri.
Sekuentzia hau nire errutina sortzaileetako bat da. Pasealdiek, ikuspegiek eta musikak
diseinuaren gaia aukeratzen laguntzen naute. Behin bilatzen ari nintzena aurkitzen dudanean, ikerketa prozesuarekin hasten naiz:
Formak imitatu, testurak bilatu, koloreak atera… eta marraztera!”

NEURRIRA

Soia Bridalen pieza bakar zein bereziak egiten ditugu,
zerotik hasita zuretzat diseinatu eta sortuak.

Ehunen hautaketatik hasita, silueta eta diseinutik pasa eta azken xehetasunera arte,
zure egun berezian ezinhobeto egon zaitezen.