NEURRIRA
Soian pieza bakar zein bereziak egiten ditugu, zerotik hasita zuretzat diseinatu eta sortuak. Ehunen hautaketatik hasita, silueta eta diseinutik pasa eta azken xehetasunera arte, zure egun berezian ezinhobeto egon zaitezen.
PROZESUA
1. Elkar ezagutuko dugu eta zenbait ideia landuko ditugu.
2. Zenbait bozeto eta ehun erakutsiko dizkizut eta neurriak hartuko.
3. Toile ehunean egindako soinekoarekin lehen proba egingo dugu.
4. Aukeratutako ehunarekin zenbait proba egingo ditugu.
5. Zure soinekoa prest egongo da!
