
BEBA
Ilargian iradokitako emakumearentzako kolekzioa da. Ilargia agertu eta desagertu egiten da etengabe aldi bakoitzaren bukaerari hasiera berri bat emanaz.
Bizitzan beste hainbeste gertatzen da.
Kolekzio hau nire unibertsitateko azken garaian jaio zen. Nire nortasunarekin bat egin zuen unea, hegan egiten hasi nintzen aroa. Etapa berri bati ateak irekiko zizkiona…
Ezkondu egingo zara? Edo, ekitaldi bereziren bat duzu?
NEURRIRA
S·IA-n jantzi esklusiboak egiten ditugu, %100 zuretzat sortuak.
Ehunen aukeraketatik hasita, zure siluetari jarraiki diseinatuz, azken ukiturarte,
zure egunean ezinhobeto egon zaitezen!