NEURRIRA
Soian pieza bakar zein bereziak egiten ditugu, zerotik hasita zuretzat diseinatu eta sortuak.
Ehunen hautaketatik hasita, silueta eta diseinutik pasa eta azken xehetasunera arte, zure egun berezian ezinhobeto egon zaitezen.
PROZESUA
1. Elkar ezagutuko dugu eta zenbait ideia landuko ditugu.
2. Zenbait bozeto eta ehun erakutsiko dizkizut eta neurriak hartuko.
3. Toile ehunean egindako soinekoarekin lehen proba egingo dugu.
4. Aukeratutako ehunarekin zenbait proba egingo ditugu.
5. Zure soinekoa prest egongo da!
GURE EZKONGAIAK
MAITANE
Maitane duela ia bi urte etorri zen gugana. Ideiak argi, baina nire gomendioen zain. Pandemiak eraginda, zenbait buru hauste eta aldaketa egin behar izan genituen behin eta berriz data aldatzen zelako. Denbora luzez makina konfesio eta hizketaldi izan ditugu! Merezi zuten egunarem parte izan ahal izateak nire lanbidea maitatzeko eta borrokan jarraitzeko grina sortzen dit.
AURORA
Atelierreko atetik sartu eta begiak beteta ezkondu egingo zela esan zidan, eta oso argi zuela nire esku utzi nahi zuela bere ezkongai jantzia. Elena eta Marurekin etorri zen hitzordu guztietara. Mila ideia dantzan jarri genituen lehen zitan, baina zerbait argi geratu bazen, traje batekin ausartuko zela izan zen.
MAIDER ETA GURUTZE
Ikusi nituen lehen unetik jakin nuen proiektu berezia izango zela hau. Beren konfidantza guztiarekin erronka honetan parte hartzera gonbidatu zidaten. Eta esan dezaket bizi dudan erronka berezi bezain politenetariko bat izan dela hau!
MIREIA
Bere gertutasunak, bizitzeko pasioak, ezkutatu ezinduen maitasunak eta bere irrifarrak bihotzerainoko bidea egin zuen gugan lehenengo minututik.
Kezkatuta iritsi zen gugana, ez baitzuen bere soinekoa aurkitzen. Gugan jarri zuen konfidantza eta bihotzari esker, elkarlanean sortu genuen bere ametsetako soinekoa.
MIRNA
Maskararen atzean ezkutatutako irribarrearekin eta loturarekiko ilusioarekin, bihotza lapurtu zidan bere ama eta arrebarekin batera. Proba bakoitzean emozio eta magia giroa sortzen zen. Gorputz osoko pieza bat nahi zuela esan zidan, baina printzesaren ukitua galdu gabe. Horrela, bere izena zeraman harri-aplikazio eder bat aurkitu genuen eta hauxe da emaitza.
MIRTE
Mirterekin egindako froga bakoitza magiaz beterik egon zen. Bere alaba Esperanza, soineko urdin turkesarekin ilusionatuta, eta bera, Mirte, ilusioz beterik, bere familia zoragarriarekin etapa berri bati hasiera emateko gogoz etorri ziren. Prozesu osoan zehar beraien familiaren parte sentitu nintzen, oso aberasgarria izan zen. Izan ere, zeinen polita den horrelako pertsonekin egitea topo.