D A T O

Nire haurtzaroko loreak, koloreak, eguzkia, fantasia, imajinazioa eta abar luzea batzen duena da DATO kolekzioa. Txikitan hondartzara bidean egiten genituen mila ibilaldietan iradokitakoa. Bide hartan garai batean izan zen jauregi haren sekretu eta hondarrak ikusten nituen amapolez edo mitxoletaz inguratutako palmondo erraldoi hartan.
Mitxoleta haiek ahoa bete hortz uzten ninduten. Garai batean jauregi hartan bertan bizi izan ziren eta setazko soinekoez jantzitako printzesak dantzan eta olgetan imajinatzen nituen…
Ezkondu egingo zara? Edo, ekitaldi bereziren bat duzu?

NEURRIRA

S·IA-n jantzi esklusiboak egiten ditugu, %100 zuretzat sortuak.

Ehunen aukeraketatik hasita, zure siluetari jarraiki diseinatuz, azken ukiturarte,

zure egunean ezinhobeto egon zaitezen!