Diseinatzaile izatetik gonbidatu izatera: Sara eta Julenen ezkontzarako sortutako lau piezako look-a

invitada a medida

Sare sozialetan jarraitzen gaituzuenok zein Newsletterrean harpidedunak zaretenok, izan duzue nire kuadrilako Sararen ezkontzarako sortu nuen lookaren berri, baina gaur xehetasun gehiago ematera nator. 

Dakizuenez, ezkongai eta gonbidatuen soinekoak sortzea pasio bat da niretzat, xehetasun bakoitza gogo eta dedikazio handiz aztertzera eramaten nauena eta sormenaz disfrutatzera.

Sara eta Julenen ezkontzan, nire sormena are pertsonalagoa izan da. Oraingoan, nire buruarentzat diseinatu eta josi baitut look osoa! 

Lau pieza, look bat 

Ezkontza Igeldon izan zen, arratsalde-gau partean. Nahiko ospakizun informala zenez, egoerara egokitzen zen lookinga prestatzea erabaki nuen, eroso egon nahi nuen eta hotzik pasa gabe. 

Horregatik lau pieza sortu nituen. Gerruntze (corpiño) korsetatua, poltsa japoniarra, orkatiletarainoko gona eta organtzazko topa.

  • Gerruntzea.  Azpitik neraman korpiñoa korsetatua zen, eta atzean ezkutuan gehitu nizkion kortxeteen bidez lotzen zen. Top itxura emanaz, bi tira ere gehitu nizkion paillettezko telan eginda. Oso disdira berezia du ehun honek.   
  • Organtzazko topa. Ezkontza iluntzean zenez, hotzik ez pasatzeko zetazko topa eraman nuen, gerrian estutua eta mauka japoniar “abullonatuekin”.
  • Orkatiletarainoko gona. Gona beltz zuzen bat egiteko gogoa aspalditik nuen eta Sararen ezkontza aprobetxatu nuen horretarako! Orkatiletarainoko luzera eman nion, gerrialdeak berezitasun batekin; nire gerria baino hiru zentimetro gorago hasten baitzen, gaineko toparekin gehiago elkartzeko, eta forma gehiago markatzeko. Atzean irekiera bat gehitu nion, erosoagoa izateko, bai eta horrenbeste gustazen zaizkidan botoi forratuak ere.

  • Poltsa japoniarra. Patroi japoniarrez sortutako poltsa, gerruntzearen distiradun tela berarekin sortu nuen, azpian kutsu sofistikatua emateko luma batzuk gehituaz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Osagarriekin looka osatzen 

Looka osatzeko Jimenas-eko sandalia batzuk gehitu nizkion lookari eta Laia Valeraren belarritakoak. Horrez gain, nire gradu amaierako proiekturako sortu nuen BEBA bildumako txaketa bat hartu nuen, zeina  alderantzikagarria den. Satina beltzean sortua, neoprenoa eta plumeti beltzarekin batera. Dekorazio moduan nire amonak emandako botoi vintage batzuekin.

Ez galdu gure berriak! 

Zuk ere Soia Bridaleko berri guztiak jaso nahi dituzu? Eman izena esteka honetan eta harpidetu!

Share this post

Leave a Reply