Nerea: “Soineko bat neurrira egin beharko banu berriz, Soia Bridal hautatuko nuke”

Pasa den urteko irailean ezkondu zen Nerea, eta gugana, soineko xalo baten bilaketan iritsi zen. Oso momentu bereziak bizi izan genituen hitzorduetan, eta ez dakizue zenbat eskertzen dugun Nerearen kasuan bezala ezkongai batek gure lana egiten uzten digunean konfiantza osoz. Plazer bat izan zen berarekin lan egitea eta bihotza maitasunez betetzen digu ia urte beteren ondoren halako testigantza entzun eta esperientzia bere ahotik entzunda prozesua berriz bizitzea:

 

Nereari sortu genion soinekoaren berri jakiteko gogoz geratu bazarete, ez galdu xehetasunak ezagutzeko aukera berari buruz idatzi genuen blogean, hemen klik eginda. 

Share this post

Leave a Reply