Amaiaren soinekoaren bidaia, pandemia garaian hasi zenez, behin baino gehiagotan atzeratu behar izan zuten ezkontza, eta horrek soinekoak ohi baino aldaketa gehiago behar izatera eraman gintuen. Zirraraz eta aldaketaz beteriko prozesu hau, Soia Bridalen soineko bakoitzari jartzen diogun dedikazioaren eta maitasunaren benetako isla da.
Hasiera batean, Amaiak amaren soinekoa erabili nahi zuen bere ezkontzan, gaur egungo ukitu bat emateko aldaketa batzuk eginda. Hala ere, patuak plumeti eder batekin topo egitera eraman gintuen, baina metro gutxi batzuk besterik ez zitzaizkigun geratzen. Amaia oihal horrekin maitemindu zen, eta bere amaren soinekoa, berri bat sortzeko inspirazio gisa erabiltzea erabaki genuen, mahukak eta kapa bezalako xehetasunetan plumetia gehituz.
Atzerapenak eta eraldaketak
Pandemiaren ondorioz ezkontza atzeratu eta berriz martxan jarri ginenean, Amaiak argi zuen jatorrizko diseinuarekin jarraitu nahi zuela. Hala ere, familia-arazo batek ezkontza beste urte betez atzeratu zuen eta denbora horretan soinekoarekiko zuen ikuspegia aldatu egin zitzaion. Plumetiaren magiarekin jarraituko genuela argi bagenuen ere, konturatu ginen aldaketa batzuk behar zituela bere egunean, benetan, bera sentitu zedin. Eta halaxe egin genuen!
Azken diseinua: iragana eta etorkizuna lotzen
Prozesuaren emaitza, soineko midi bat izan zen kapa formako gonarekin. Txaleko asimetriko itxurako gorputza gehitu genion, gerri aldean drapeatuarekin. Hegala edo solapa, amaren soinekoaren omenez plumetiz forratua, eta maukak ere plumetian organtzan amaituta.
Diseinua amaitzeko, tulezko txaleko bat sortu genuen, lurreraino iristen zena, plumetiz apaindutako dandardun kapa batekin. Xehetasun hori benetan polita geratzeaz gain, iraganarekiko lotura eta etorkizunerako bilakaeraren sinbolo bilakatu zen.
Emozioz beteriko prozesu berezia
Amaiaren soinekoa sortzeko bidaia luzea eta hunkigarria izan da. Soinekoarekin batera, Amaiaren, nire eta baita Soia Bridalen garapena partekatu baitugu. Oso berezia izan da guztiontzat, eta zoriontsu gaude azken soinekoak islatzen dituen eskuz landutako xehetasun txiki bakoitzaren dedikazioarekin, pasioarekin eta magiarekin.
Soia Bridalen, soineko bakoitzak istorio bat kontatzen duela uste dugu, eta Amaiaren istorioa gure bihotzetan beti eramango dugun horietako bat da. Prozesu honetako puntada, xehetasun eta une bakoitza eboluzioan eta artisautzako dedikazioan aurkitzen den edertasunaren testigantza izan baita.
Mila esker bihotzez gu hautatzeagatik eta bidean erakutsitako konfiantzagatik. Oso zoriontsu izan zaiteztela!


























































































