Euskara | Español
  • Facebook
  • Pinterest
  • Instagram
  • Youtube
  • KONTAKTUA
  • Log out
  • Cart
  • Euskara
  • Español
SOIA BRIDAL
  • COLECCIONES
  • ATELIER
  • NOVIAS
  • PIDE UNA CITA
  • Berriak
  • 0
  • 0
  • MENU
  • 0
  • 0

Home > Sailkatu gabea

Sailkatu gabea

Ezkongai zapatak: zure istorioaren lehen pausoak

March 12, 2026

Ezkongaiak zuen ezkontza irudikatzen hasten zaretenean, bada une jakin bat burura berehala etortzen zaizuena: oinez joango zareten unea.  

Aldarerantz bidean, zeremonia ospatuko duzuen espaziora sartzen, begirada hunkituen artera iristen… eta batez ere bizitza partekatzea erabaki duzuen pertsonarengana hurbiltzen. Irudi horretan, normalean lehenik soinekoa etortzen zaigu burura. Baina bada une hori lehen pausutik sostengatzen duen elementu bat: zapatak.

Ezkontza prestatzean, askotan, bigarren mailako osagarri gisa hartzen badira ere, zapatak ondo aukeratzea zinez garrantzitsua dela erakutsi digu esperientziak.

Naturaltasunez ibiltzea

Zapata egoki batek segurtasunez mugitzeko aukera emango dizu, gorputzaren jarrera naturala mantentzen lagunduz, ordu luzez eroso senti zaitezen. Takoiaren altuerak gorputzaren jarreran du eragina; zapataren egonkortasunak, berriz, ibiltzeko modua baldintzatzen du. Are gehiago, soinekoaren erorketa ere, neurri batean, zapataren araberakoa izan daiteke.

Zapata egokia denean, dena naturalki iristen da. Gorputza lasaitu egiten da, soinekoa mugimenduarekin batera doa eta dotorezia modu naturalean agertzen da.

Zapatak ere estiloa markatzen du

Askotan soinekoaren azpian ezkutatuta egon arren, zapatek badute gaitasun berezi bat ezkongai lookaren estiloa indartzeko. Zure nortasunaz, gustuez eta egun horretan nola sentitu nahi duzunaz ere hitz egiten du:

Lerro garbiko zapata klasiko batek betiko dotorezia adierazten du.
Sandalia fin batek aire arinagoa eta bohemioagoa eman dezake.
Diseinu minimalista batek soineko garaikide baten garbitasuna azpimarratzen du.
Eta nortasun handiagoko takoi batek ukitu modernoa ekar dezake.

Xehetasun txikiak dira, baina guztien artean lookaren estetika osatzen dute.

Soinekoaren eta zapataren arteko harmonia

Ezkongai look batean, harmonia da gakoa. Estilo nagusia soinekoak markatzen badu ere, zapatak indartu edo leundu egin dezake.

Badira ia ikusezina den zapata eskatzen duten soinekoak, protagonismoa kendu gabe laguntzeko pentsatuak. Beste batzuek, ordea, zapatari presentzia handiagoa emateko aukera uzten dute, nortasun puntu bat gehituz. Materialek ere badute eragina: satinak, larruak edo testuradun ehunek ñabardura desberdinak ematen dizkiote lookari.

Azken batean, soinekoa eta zapata ondo aukeratzen direnean, emaitza orekatua eta naturala lortzen dira.

SOIA BRIDAL unibertsoan pieza berri bat

SOIA BRIDALen urte hauetan zehar ezkongaien soinekoak neurrira sortzen aritu garen bide honetan, behin eta berriz ikusi dugu zalantza ugari sortzen dituela zapatak aukeratzeko uneak. Ez baita beti erraza estetikaren, erosotasunaren eta soinekoarekiko koherentziaren arteko oreka mantentzen duten zapatak aurkitzea.

Horregatik, SOIA BRIDALeko sormen unibertsoan urrats natural bat ematea erabaki dugu.

Laster gure lehen ezkongai zapaten bilduma aurkeztuko dugu: gure atelierra gidatzen duen filosofia berarekin sortutako lerro bat. Diseinu dotoreak, arretaz landuak, eta zuen egun berezian laguntzeko pentsatuak.

Izan ere, soinekoa gorputzetik sortzen bada, zapatak dira diseinu hori mugimenduan bizia hartzen laguntzen dutenak.

Eta, azken finean, istorio bakoitza pauso batekin hasten da.

 

Zure gorputza, zure historia, zure soinekoa

February 18, 2026

Otsaila beti izan da maitasunaren hilabetea: bikote arteko maitasuna, familiarekiko maitasuna… Baina SOIA BRIDALen, batez ere, norberarekiko maitasunaz hitz egitea gustatzen zaigu. Eta ze une egokia horretarako, zure ezkongai soinekoa sortzeko momentua.

Gehiegitan entzun ditugu esaldi berdinak: “argaltzen naizenean jantziko dut”, “dieta egin behar dut”, “arropa mota hori ez da niretzat”… Irakatsi digute gorputza molde estandarreko tamainetara eta kanonetara egokitu behar dugula. Baina esperientziak argi erakutsi digu: gorputza ez da arazoa. Inoiz ez da izan.

Emakume bakoitzak du bere historia, eta gorputz bakoitzak bere etapak, aldaketak eta bizipenak gordetzen ditu bere baitan. Neurrira egindako soineko batek horiek guztiak hartzen ditu kontuan. SOIA BRIDALen ez gara patroi orokorretatik hasten lanean; emakume bakoitzaren ezaugarrietatik abiatzen gara. Bere proportzioak, mugimenduak, jarrera eta nortasuna aztertzen ditugu. Soinekoa ez da inposatzen; harengandik sortzen da.

Neurrira egindako soinekoa, zaintzarako bidaia bat

Gure atelier laborategian ez da gorputza eraldatzeko soinekorik bilatzen. Zure gorputzaren arabera diseinatutako pieza esklusiboa sortzen baitugu.  Egitura sendoak baina errespetuzkoak, mugimendua eragozten ez duten ehunak eta lerro naturalak erabiliz. Helburua ez da eraldatzea, zure edertasuna agerian uztea da.

Neurrira egindako prozesua, autoezagutza bidea bihurtzen da. Probak ez dira azterketa bat; espazio seguru bat dira, non ezkongaiak bere burua begirada berri batekin ikusi dezakeen. Poliki-poliki, moldeetara egokitzeko presioa desagertzen da, eta horren ordez, indartsuagoa den zerbait agertzen da: zure buruarekin seguru egotea.

Zuretzat bereziki egindako soineko batek ez dizu aldaketarik eskatzen. Ez dago etorkizuneko bertsio baten zain. Gaur zaren emakumearentzat sortzen dugu. Horrela, dotorezia forma kontua baino, egiazkotasunaren adierazpen bilakatzen da.  

 Benetako luxua ez dago moldeetara egokitzean; diseinua errespetutik jaiotzen denean dago.

Zain gaituzu gure atelier laborategian  

Zure burua aldatu beharrik ez duen eta zaren hori ospatzen duen soineko baten bila bazabiltza, pozik lagunduko zaitugu. SOIA BRIDALen zuretzat pentsatu eta eta jositako pieza esklusiboa sortuko dugu, entzutean, zaintzan eta artisau lanean oinarrituta.

Esperientzia berezi hau bizitzera gonbidatzen zaitugu: zure istorioa kontatuko duen soinekoa sortzeko prozesuan murgiltzera. Eskatu zure hitzordua eta hasi gaitezen elkarrekin sortzen. 

Zure ezkontza soinekoa lasaitasunetik sortzea: urtea hasteko beste modu bat

January 20, 2026

Urtarrilak lasaitasuna dakar. Denborak beste erritmo bat hartzen duen hilabetea da; kanpoko zarata apaldu, eta barrura begiratzen hasteko unea. Presaren ondoren, argitasuna.

Horregatik ez da kasualitatea ezkongai askok une hau aukeratzea beren soinekoaren bilaketari edo sorrerari ekiteko.  

Soinekoa prozesu gisa

Ezkongai soinekoa aukeratzea ez da zerrenda bateko eginbehar soil bat. Erabaki pertsonala eta sakona da. Denbora eskatzen duena. Arreta. Eta espazioa.

SOIA BRIDALen soinekoa aurkitu beharrean, pixkanaka sortzen dela iruditzen zaigu. Gurean ez da presarik, ezta erabaki azkarrik ere. Prozesuei ematen diegu garrantzia, norberaren erritmora egindako bideei. Gorputza lasaitzen denean, buruak konparatzeari uzten dionean, soinekoa naturaltasunez agertzen baita.

Entzun zure burua 

Ezkongai bakoitza bere istorio propioarekin iristen da gure atelier laborategira. Bakoitza bere gorputzarekin eta bizitzen ari den une propioarekin. 

Guretzat garrantzitsuena, prozesu honetan zure burua entzutea da. Nola mugitzen zaren kontuan hartzea, lasaitasuna zerk ematen dizun ohartzea, nor zaren sentitzea. Ez iraganeko edo etorkizuneko irudi batekin zentratzea, ezta jendeak espero duenarekin ere. 

Soinekoa ez da zugana egokitzen: zu zaren horretatik sortzen da. Horregatik sinesten dugu lasaitasuna ere luxuaren beste aurpegi bat dela. 

Ez dugu sinesten moldeen arabera eta presaz egindakoan

Ezkontzen inguruko munduak askotan presara bultzatzen gaitu: joerak, epeak, kanpoko iritziak… ezkongaiaren erabakiaren inguruan zarata sortuz. 

SOIA BRIDAL zarata horretatik aldentzeko sortu genuen.

Gure atelierrean ez dago molde itxirik, ezta erabaki beharturik ere. Elkarrizketa dago. Laguntza. Eta emakume bakoitzaren erritmoarekiko errespetua. Soinekoa zure gorputzaren eta izatearen arabera sortzen da, ez alderantziz.

Beste leku batetik hasteko gonbita

Zure ezkontza-soinekoaren bila hasi bazara, momentu egokia izan daiteke urtarrila. 

Pausatik hasteko. Egiatik. Aukeratzea zama ez den leku batetik, ilusioz beteko zaituen erabaki baterako unea izan dadin. 

SOIA BRIDAL babesleku bat da prozesu horretarako: gelditzeko, arnasa hartzeko eta soinekoa bere garaian heltzen uzteko espazio bat.

Lasaitasunetik hastea ere ospatzeko modu bat delako.

Ezagutu gertuagotik gure prozesua 

Gure sormen prozesua hobeto ezagutu nahi baduzu, eta ezkongai bakoitzarekin egiten dugun lanketa ikusi, gure webguneko blogean eta Instagramen informazio gehiago, hausnarketak eta adibide errealak partekatzen ditugu.

Hemen, esaterako, ezkontza-soinekoarekin noiz hastea komeni den azaldu dugu, denborak prozesuan duen garrantziaz hitz eginez:
👉 https://soia.es/planificacion-perfecta-vestido-novia/

Eta gure Instagramean, soineko baten sorrera pausoz pauso erakusten duten edukiak aurkituko dituzu, hasierako ideiatik azken emaitzaraino:
👉 https://www.instagram.com/p/DPUMsmcjaHV/?img_index=1

Bisitatu gure kanalak eta deskubritu nola ezkongai soinekoa aukeratzea prozesu lasaia izan daitekeen, kontzientziatik egina eta bidean gure babesa jasoaz. 

Gure atelier laboratorioa ezagutu nahi duzu?

Eskatu hitzordua

https://bookings.holded.com/pide-tu-cita-eskatu-zure-hitzordua-w9qpmf

📞 943 50 62 34
💌 hello@soia.es

 

 

Hari fin batetik

December 23, 2025

Badira lanbide batzuk ia-ia erritual bihurtzen direnak. Eroso eseri, haria esku artean hartu,
oihala luzatu eta lehen puntadak pausaz emanaz… Denbora beste era batera neurtzen da
gure atelierrean. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintzekin, isilpean zein gure
ezpainarteko melodien erritmora jositako jantziek markatzen dute erlojuko orratzen
mugimendua. Gure sorkuntzak ez dira jantzi soilak, xehetasun bakoitzean historia apur bat
jasotzen duten piezak baizik.

Joskintzaren bidez, ehuntzen diarduen hari berezi bat bizirik mantentzen dugula esatera
ausartuko naiz: gure herriko lan egiteko moduarena, amonek pasa diguten jakinduriarena
zein etorkizunari begira eraiki nahi dugun munduarena.

Gurea, lanbide artisaua da, askorentzat iraganeko ofizio daitekeena. Baina nik sinesten dut
eraiki nahi dugun etorkizuna ehuntzeko ezinbesteko horietako bat dela. Dena azkar egiten
dugun honetan, pausatzeko aukera. Izan ere, gure atelierrean, Soia Bridalen, jantzi bakoitza
patxadaz sortzen dugu. Pertsona bakoitzaren izatean, haren gorpuzkeran, izakeran eta
edertasun naturalean zentratuta, bakoitzari bere lekua emanaz, entzunaz eta beti prozesu
osoan zehar babesa eskeiniaz.

Goimailako joskintza egiten dugunok (edo antzerako zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen
dugun profesionalok), ez dugu produktu edo zerbitzu soil hori bakarrik eskaintzen:
identitateak irudikatzen ditugu eta ondorioz, memoria kolektiboari gure ekarpena egiten
diogu.

Eta identitate horiek irudikatzerakoan, hizkuntzak ere badu bere lekua. Estatuan zein
nazioartean gure lana zabaltzen ari garen honetan, sustraiei eustea hautu kontziente eta
zenbaitentzat ausarta da. Euskal Herrian errotua dagoen proiektu bat izateak, indarra,
koherentzia eta nortasuna ematen dizkio. Euskararen presentzia gure eguneroko lanaren
eta komunikazioaren parte izatea ez da muga bat, gure berezitasunaren adierazle baizik.
Soiaren ikuspegia eta balioak mundura zabaltzerako orduan, hizkuntzak ukitu intimo eta
autentikoa ematen dio, gure jarduna gertuko bihurtzen duena. Sortzeko erabiltzen ditugun
teknikez gain, adierazteko moduak ere, bere arima islatzen baitu. Eta hori, guretzat, ohore bat da.

Ezkontzako bigarren lookak: soineko bakarra, estilo anitz

December 17, 2025

Ezkontza eguna zure nortasunaren eta estiloaren isla da; ez daude bi ezkontza berdin, ezta ere bi ezkongai berdin. Horregatik, emakume bakoitzaren gustu eta izaerara egokitutako piezak sortzea da SOIA BRIDALen helburua.  

Gure piezak artisautza, xehetasun eta pasio orduen emaitza dira. Neurrira egindakoaren luxua, zuretzat bakarrik diseinatua. Zure istorioaren parte izatea da gure ilusioa, eta horretarako lan egiten dugu: egun berezi horretan eder eta eroso senti zaitezen. 

Zure eguna bakarra bada ere, momentu asko ditu: ekitaldi hunkigarria, bazkari edo afari luzea, eta gaueko ospakizuna. Momentu bakoitzak bere izaera du, eta askotan, jantzi bera ez da beti egokiena. Hortik dator azkenaldian ezkongai askok egiten diguzuen galdera: Nahikoa al da soineko bakar batekin, edo komeni da bigarren look bat?

Bigarren lookaren ideia

Azken urteetan gero eta ohikoagoa da ezkongaiak bigarren look bat aukeratzea: bata ekitaldirako eta bestea ospakizunerako. Arrazoi nagusienetako bat erosotasuna da. Ekitaldirako soineko dotore eta ikusgarria askotan ez da praktikoa bazkari luze baten ondoren edo gaueko dantzaldi baterako. Bigarren soineko batek askatasun handiagoa ematen du mugitzeko, dantza egiteko eta eguna gozatuz bizitzeko.

Bestalde, bigarren soinekoak estilo aldaketa egiteko aukera ematen du: erromantikotik modernora, klasikotik dibertigarriago batera… Egun bakar batean “bi estilo” erakusteko aukera aparta da.

Ohitura honen jatorria

Bigarren lookaren ideia ez da berria. Mendebaldeko herrialdeetan XX. mendearen hasieran (eta bereziki 1930eko hamarkadan) ohikoa zen ezkongaiek bi jantzi erabiltzea: bata ezkontza zeremonia formal baterako eta bestea harrera edo festa-rako. Bigarren hau reception dress deitzen zen, eta normalean arinagoa, erosoagoa eta dantzarako aproposagoa zen. Hori dokumentatuta dago garaiko aldizkari eta moda argitalpenetan (adibidez, Vogue edo Harper’s Bazaar).

Gaur egun ezagutzen dugun bigarren soinekoaren joera, ordea, moda industriaren eta sare sozialen eraginez indartu da azken hamarkadetan. Irudien bidez, gero eta gehiago bilatzen da egun osoan zehar estilo desberdinak erakustea eta nortasun pertsonala modu anitzetan adieraztea.

Bi look, soineko bakarra

SOIA BRIDALeko atelier laborategian zure nortasunean jartzen dugu arreta. Askok bi look nahi dituzue, baina bi soinekoetan inbertsioa egitea gehiegizkoa iruditzen zaizue, eta oso normala da. Emozioz sortutako pieza bat ordu gutxiren ondoren aldatzeak, askotan, pena eragiten baitizue.

Horregatik, SOIA BRIDALen soineko bakar bat moldatzen dugu zure behar eta nahietara: pieza bakarrean bi (edo gehiago) istorio kontatzeko aukera sortuz. 

Azaltzen ari garenaren ideia argiago bat izan dezazuen, hemen dituzue zenbait adibide:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken gogoeta: zure eguna, zure estiloa

Ezkontza eguna zure nortasunaren eta estiloaren isla da, eta zure soinekoa horren lekuko. SOIA BRIDALen soineko bakar batek zure eguna bizitzeko balio izatea. Diseinu moldakorrek aukera ematen dute zure nortasuna modu pertsonalean erakusteko, eguneko une bakoitzean zure erritmoan.

Gure atelier laborategian, eskuz egiten dugu diseinu bakoitza, xehetasun guztietan arreta jarriz, artisautzaz eta pasioz beteta. Bigarren looka izan edo ez, garrantzitsuena zure estiloarekin eta izaerarekin bat datorren piezak soinean eramatea da eta soinekoak zure istorioa kontatzea. Betirako zure memorian eta emozioetan errotuta geratze

 

Iturriak

  1. EFHA Focus: 1930s Bridal Style (European Fashion Heritage Association)
    — Argazki bat eta deskribapen zehatzak eskaintzen ditu, 1930eko hamarkadako ezkongai jantziaren estiloari buruz (bias-cut, saten eta ukitu leunen erabilera, puntuak, dantzarako erosoagoa izan daitekeen taila, etab.). fashionheritage.eu
     
  2. Marnie Fogg: Vintage Weddings: One Hundred Years of Bridal Fashion and Style
    — Liburu hau XX. mendeko 100 urteetako bridal fashion-a aztertzen du, irudi askorekin eta garaiko joerak, diseinu ikonikoak eta ospakizunetako moda historia jasoz. Hori dela, reception janzkera edo bi janzkiko ohituraren arrasto batzuk aurki daitezke han. Goodreads
  3. “1930s Party Dresses – The Ultimate Guide” (Vintage-Retro)
    — Garaiko festetarako jantzien diseinuetan, festa eta ospakizun giroetarako soinekoak, dotoreak baina aldi berean mugitzeko eta dantza egiteko egoki izan daitezkeenak, aurkitzen dira. Hau dokumentatzen du soinekoek luxuzko ehunak (saten, izanik edo melhor) eta apaindura goiztiar-modukoak erabiltzen zituztela. vintage-retro.com
     
  4. Vintage Dancer: “History 1930s Formal Gowns / Party Dresses”
    — Evening gown formalak eta festa soinekoak azaltzen ditu: diseinuari buruzko xehetasunak (espalda irekia, backless soinekoak, tranpa luzeak, ehun leunak) eta erabilera praktikoena festa ondorengo momentuekin. Hau lagungarria izan daiteke reception dress kontzeptua aztertzeko. vintagedancer.com
     

 

Ezkongaien historio ahaztezinak

December 11, 2025

 Gaur hiru proiektu partekatu nahi ditut zuekin; non sormenak, ilusioak eta goi mailako joskintza teknikek bat egin zuten gure atelier laborategian pieza berezi hauek sortzeko.  

Maider: Balenciagaren inspiraziozko printzesa

Maiderren soinekoa, zalantzarik gabe, gure ibilbideko berezienetako bat da. Ordura arte egin genuen guztitik kanpo zegoen, izan ere, neurrira lan egitea ez da gure ideiak gauzatzea soilik, bezero bakoitzaren ametsak betetzea ere bada.

Maiderrek Balenciagaren modelo ikoniko batean inspiratzeko aukera eman zigun, eta prozesuaz izugarri gozatu genuen. Balenciaga etxean ikasitako teknika guztiak aplikatzeko aukera izan nuen, eta emaitza izugarria izan zen. Maider gure printzesa partikularra bihurtu zen, eta haren jantzia arte-lan ederra. 

 

 

 

 

 

 

 

Ioritz: Zuriaren dotorezia eta xehetasunen indarra

Ioritzek oso argi zuen dandardun zuri koloreko traje dotorea nahi zuela, gainera bere bikotekideari aurreskua dantzatzeko asmoa zuen eta mugimendu guztiak ahalbidetuko zizkion pieza erosoa nahi zuen. Xehetasun txikiek, hala nola botoi forratuek eta dandarrak beregan sortzen zuten ilusioak, proba bakoitza oso une berezia izatea eragin zuten.

Atelier laboratorioan sortu genion trajea soila eta guztiz zuria zen, baina parpailazko bizkarra eta lepoan brodaturiko xehetasuna zituen: “zurekin batera”, bere bikotearekin partekatzen zuen esaldia. Gainera, zortea izan genuen bere ama eta arrebaren soinekoak ere sortzeko, goi mailako hiru pieza osatuz, esperientzia ahaztezina bihurtu zutenak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Rocío: zeta, soiltasuna eta dotorezia

Rocío Hendaiatik etorri zen Soia Bridalera eta Madrilen ezkondu zen. Oso argi zuen bere soinekoak guztiz zetazkoa izan behar zuela,  eta izugarraizko plazerra izan zen pieza soil eta dotore bat sortzea, ukitu berezia ematen zion lepoalde karratuarekin. 

Bizkarreko, mahuketako eta soinekoaren kapan jarri genizkion puntillek, soineko delikatu eta bakarra bihurtu zuten, Rocioren nortasuna ete bere egun handiaren kutsua islatuz. 

Proiektu bakoitzak, goi mailako joskintza eta neurrira egindako lanak zergaitik maite ditugun gogorarazten digute: gure ezkongaien bizitzako egun garrantzitsuenetako batean bidelagun izatearen sentsazioa eta amets bat errealitate bihurtzen ikustearen prozesua, puntadaz puntada, gure Soia Bridal atelier-laborategian.

 

Diseño vestido de novia a medida Soia Bridal Neurrira egindako Emaztegaiaren soinekoak Soia Bridalen

July 30, 2025

Egia bihurtzen dugu zure Eztei Ametsa

Emaztegaiaren soinekoa jantzi bat baino gehiago da; zure nortasunaren, ametsen eta zure egun handian ospatzen duzun maitasunaren isla da. Soia Bridalen, esanahi horren sakontasuna ulertzen dugu eta zure soinekoa zu bezain bakarra eta berezia izatea nahi dugu. Horregatik, gure helburua ez da zu janztea soilik, baizik eta zu ezagutzea eta, elkarrekin, zure ametsetako soinekoari bizia ematea.

Soia Bridaleko atea zeharkatzen duzun unetik, sormen, pertsonalizazio eta arreta bidaia batean murgiltzen zara. Hemen gauzatzen dugu:

Lankidetza-prozesua:

Magia lankidetzan datzala uste dugu. Gure atelierrera egiten duzun lehen bisita elkar ezagutzeko topaketa bat da: zure historiari, ezkontzari eta, jakina, soineko perfektuaren ikuspegiari buruz entzun nahi dugu. Ideia argiak izan edo inspirazio bila ibili, zu gidatzeko gaude hemen.

Diseinu pertsonalizatua:

Soia Bridal Emaztegaiaren soinekoak neurrira

Neska-lagun bakoitza bakarra da, eta, beraz, diseinu bakoitzak ere hala izan behar du. Zure lehentasunetan, estilo pertsonalean eta zure ezkontzaren gaian oinarrituta, zure jantziari forma emango dioten lehen ideiak zirriborratuko ditugu. Siluetatik xehetasun finenetaraino, elementu bakoitza kontu handiz aukeratzen da zure indibidualtasuna ospatzeko.

Materialak aukeratzea:

Ehunek, parpailek eta apaingarriek berebiziko garrantzia dute zure jantzigintzan. Materialen aukeraketa zainduaren bidez gidatuko zaitugu, bakoitzak zure jantziaren itxuran eta sentsazioan nola eragin dezakeen azalduz, betiere kalitate eta erosotasun handiena bilatuz.

Probak eta doikuntzak:

Perfekzioa xehetasunetan dago. Hainbat probatan, zure soinekoa doitu eta hobetuko dugu, doikuntza bikaina ziurtatzeko. Prozesu horrek zure egun berezian eroso bezain distiratsu sentitzea bermatzen du.

Azken ukitua:

Zure soinekoa ez dago beteta azken xehetasun horiek gabe, benetan zurea egiten baitute. Osagarriak aukeratzetik beloa eta buztana aukeratzeraino, elementu bakoitza aukera bat da zure nortasuna adierazteko eta zure eztei-look-ari distira berezi hori gehitzeko.

Soia Bridal Emaztegaiaren soinekoak neurrira

Soia Bridalen, soineko bat sortu baino gehiago, esperientzia ahaztezin bat eskaini nahi dizugu, non entzuna, ulertua eta, batez ere, berezia sentitzen zaren. Gurekin bidaia zirraragarri hau hastera gonbidatzen zaitugu, non zure ikuspegia errealitate eder bihurtuko den.

Zure eguna bizitzan behin da; zure soinekoa, betiko oroitzapena. Soia Bridalen, prest gaude oroitzapen hori zu zaren bezain ederra eta bakarra izateko.

Erreserbatu hitzordua. Soia Bridalen, prest gaude soineko ideala aukeratzen laguntzeko. Eskatu zure hitzordua

Vestido de novia a medida. Mangas de Tul. Soia Bridal 2024-2025ean suntsituko dituzten neska-jantzien 6 joerak

July 30, 2025

Neska-lagun askok emaztegai soineko perfektuaren bila jarraitzen dute, neguko ezkontza bat aukeratu dutelako edo datorren urtean ametsetako ezkontzaren zain daudelako. Gaur egun ezkontza-diseinuak menderatzen ari diren joerak ikertu ditugu, eta sarrera hau irakurri ondoren, ziur zure soinekoarentzat bilatzen ari zarena edo bilatzen ez duzuna baino ideia argiagoa izango duzula.

 

Tul mahukak

Aukera klasiko eta dotore horrek ospea irabazi du berriro 2024ko hasieran. Tulezko mahukadun emaztegaien soinekoek ere material bereko lepo itzuli bat izaten dute, eta horrek aukera bikaina bihurtzen ditu hilabete hotzenetan ezkontzeko.

 

Halter eskotea

Halter eskotea denboraldi honetako joera nagusietako bat bihurtu da, dotorea, sentsuala eta silueta guztietarako oso mesedegarria delako. Diseinu hori lepoaren atzealdean lotzen da, sorbaldak agerian utzita, eta oso egokia da, bere erosotasunagatik eta estiloagatik.

 

2024 2025 ezkongaien soinekoa

 

Kapak eta berokiak

Neska-lagunentzako kapak osagarri ezin hobeak izango dira 2024an eta 2025ean. Erdi-gardenetatik eta minimalistetatik hasi eta sorbaldetan pizten diren ausartenetaraino, geruzak ehun, estanpatu, kolore, ebaki eta apaingarri ugaritan daude eskuragarri.

 

Kapekin batera, emaztegaiaren berokiak eta jakak berpizten ari dira 2024rako eta 2025erako.

 

2024 2025 ezkongaien soinekoa

 

Soineko motzak

Emaztegai soineko laburrak ere joera izango dira 2024an eta 2025ean. Ezkontza zibiletarako aukera bikaina dira, edo bigarren soineko gisa, oturuntzaren ondoren. Soineko motzek erosotasuna eta festa giroa eskaintzen dute, gonbidatuak beren estiloarekin harrituz. Estilo ugari daude eskuragarri, boho eta vintage estiloetatik hasi eta diseinu moderno eta sentsualagoetaraino.

 

2024 2025 ezkongaien soinekoa

 

Prakak

Praka jantziak eta emaztegaien tximuak aukera nabarmena izango dira 2024an eta 2025ean. Ezkontza zibiletarako edo bigarren janzkera gisa perfektuak, multzo hauek aukera eroso eta estilizatuenetako bat dira neska-lagun modernoentzat.

 

2024 2025 ezkongaien soinekoa

 

Lumak

Neskalagun ausartenentzat, lumak joera nabarmena izango dira. Gonen azpietan, mahuketan, eskoteetan eta jantzien gorputzetan integratuta daude. Fantastikoak dira edozein diseinuari dotorezia eta sormen ukitu bat gehitzeko.

2024 2025 ezkongaien soinekoa

 

Eta zu, prest zaude zure emaztegaiaren lookerako joera horietakoren bat ezartzeko?

 

Soia Bridalen, zure andregai soinekoa neurrira sortzeko aukera eskaintzen dizugu, zure gustu eta beharren arabera erabat pertsonalizatua. Pieza bakoitza bakarra eta zuretzat bakarrik pentsatua da, ehunaren hautaketarekin hasita, siluetaren eta diseinuaren definiziotik igarota, xehetasun zehatz bakoitza gehitu arte, zure egunik berezienean ikusgarri egingo zaituena.

 

Jarri gurekin harremanetan!

New Yorkeko Minutua

July 30, 2025

Hau da Argitalpen Formatu Estandarra eta WordPress-en ere itsaskor gisa markatzen da. Horrek esan nahi du beti izango dela lehenengo argitalpena.

Kotoizko izerdi-ehunez egina, pieza eder hau, lacus eu mattis auctor, dolor lectus venenatis nulla, at tristique eros sem vel ante. Sed leo enim, iaculis ornare tristique non, vulputate sit amet ante. Class aptent taciti socioqu ad litora torquent per conubia our, inceptos himeneos. Aenean fringilla laoreet mauris lectus pellentesque eu.

Continue Reading

Gabonetako Nahien Zerrendaren Hasiera

July 30, 2025

Hau da Argitalpen Formatu Estandarra eta WordPress-en ere itsaskor gisa markatzen da. Horrek esan nahi du beti izango dela lehenengo argitalpena.

Kotoizko izerdi-ehunez egina, pieza eder hau, lacus eu mattis auctor, dolor lectus venenatis nulla, at tristique eros sem vel ante. Sed leo enim, iaculis ornare tristique non, vulputate sit amet ante. Class aptent taciti socioqu ad litora torquent per conubia our, inceptos himeneos. Aenean fringilla laoreet mauris lectus pellentesque eu.

Continue Reading

← Older posts

Ibai Ondo Ibilbidea 2,
20810 Orio – Gipuzkoa
+34 943 50 62 34
hello@soia.es
  • Facebook
  • Pinterest
  • Instagram
  • Youtube

MENUA

Menu
  • Hasiera-lehen
  • EMAZTEGAIAK
    • GREGORI BILDUMA
    • HUTS BILDUMA
    • NEURRIRA EGINDA
  • GONBIDATUAK
  • Soia Bridal
    • Gregori Bilduma
    • TAILERRA
  • BLOG
  • KONTAKTUA
  • OSAGARRIAK

POLITIKA

Menu
  • Salmentaren zehaztapen eta baldintzak
  • Ohar legala
  • Cookien politika
  • Datuen babesa

©2021 Copyright SOIA by Goiuri Unanue – Eskubide guztiak erreserbatuta

© 2026 SOIA BRIDAL — Todos los derechos reservados.
  • COLECCIONES
  • ATELIER
  • NOVIAS
  • PIDE UNA CITA
  • Berriak
  • KONTAKTUA
  • Log out
  • Cart
  • Euskara
  • Español
  • Facebook
  • Pinterest
  • Instagram
  • Youtube

Cart

SOIA BRIDAL
  • COLECCIONES
  • ATELIER
  • NOVIAS
  • PIDE UNA CITA
  • Berriak
  • 0
  • 0
SOIA BRIDAL
Gestionar consentimiento
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Ver preferencias
  • {title}
  • {title}
  • {title}
Gregori.kat2-23-min
katalogo.detalle-29
Gregori.kat2-26-min
katalogo.detalle-32
Gregori.kat2-24-min
katalogo.detalle-33
Gregori.kat2-8-min
katalogo.detalle-4
Gregori.kat2-10-min
katalogo.detalle-5
Gregori.kat2-9-min
Gregori.kat2-16-min
Gregori.kat2-19-min
Gregori.kat2-18-min
Gregori.kat2-20-min
Gregori.kat2-37-min
katalogo.detalle-43
Gregori.kat2-35-min
katalogo.detalle-42
Gregori.kat2-34-min
Gregori.kat2-59-min
katalogo.detalle-26
Gregori.kat2-61-min
katalogo.detalle-22
Gregori.kat2-63-min
katalogo.detalle-25
Gregori.kat2-104-min
Gregori.kat2-107-min
Gregori.kat2-105-min
Gregori.kat2-106-min
katalogo.detalle-73
Gregori.kat2-101-min
katalogo.detalle-74
Gregori.kat2-100-min
katalogo.detalle-72
Gregori.kat2-93-min
Gregori.kat2-96-min
Gregori.kat2-89-min
katalogo.detalle-14
Gregori.kat2-92-min
katalogo.detalle-11
Gregori.kat2-91-min
katalogo.detalle-10
Gregori.kat2-74-min
katalogo.detalle-54
Gregori.kat2-70-min
katalogo.detalle-55
Gregori.kat2-71-min
katalogo.detalle-53
Gregori.kat2-43-min
katalogo.detalle-63
Gregori.kat2-44-min
katalogo.detalle-64
Gregori.kat2-45-min
katalogo.detalle-67
Gregori.kat2-40-min
Gregori.kat2-39-min
Gregori.kat2-67-min
katalogo.detalle-48
Gregori.kat2-65-min
katalogo.detalle-50
Gregori.kat2-68-min
katalogo.detalle-49
Gregori.kat2-50-min
katalogo.detalle-40
Gregori.kat2-47-min
katalogo.detalle-38
Gregori.kat2-48-min
katalogo.detalle-39
Gregori.kat2-76-min
katalogo.detalle-61
Gregori.kat2-77-min
katalogo.detalle-60
Gregori.kat2-80-min
katalogo.detalle-62
Gregori.kat2-5-min
katalogo.detalle-6
Gregori.kat2-4-min
katalogo.detalle-7
Gregori.kat2-2-min
Gregori.kat2-32-min
Gregori.kat2-29-min
Gregori.kat2-83-min
katalogo.detalle-8
Gregori.kat2-85-min
katalogo.detalle-9
Gregori.kat2-84-min
popup formulario cita eu

Hartu hitzordua gure Gregori bilduma ikusteko

    formulario vender eu

    Soia Bridal saldu nahi duzu zure dendan?

      WhatsApp

      Loading Comments...

      You must be logged in to post a comment.