Punch Needle tailerra

«Punch Needle» edo orratz magikoaz eginiko bordatua, ehunak atontzeko antzinako teknika berezi bezain azkar eta erabilgarri bat da, zeinak arropak kustomizatzeko balio duen.

 

Zer egingo dugu ikastaroan?

-Egin ditugun zenbait lan erakutsiko dizkizuegu, ideiak hartu ahal izateko.

-Zenbait marrazki posible aurkeztuko dizkizuegu, baina nahi duzuen diseinua egin dezakezue! (Nahie zkero etxetik ekarri marrazkia)

-Prozedura guztia pausuz pausu egingo dugu, eta zenbait aholku jasoko dituzue mantenu egokia izan dezazuen.

 

Zer beharko dugu?*

-Bordatzeko euskarria

-Ehun zatia

-Kotoizko poltxatxoa

-Orratz magikoa

-Hariak

*Ez duzue ezer ekarri beharrik, baina zeuen arroparen bat kustomizatu nahiko bazenute zuzenean, ehun zati bateanegin ordez, nahi duzuen hori ekarri (txaketa bakeroa ongi geratzen da!) .
Kit moduko bat emango dizuegu, etxean bordatu ahal dezazuen.

 

Informazioa

Norentzat: 15 urtetik gorakoentzat

Plaza kopurua: 6 pertsona

Prezioa: 45€ materiala barne

Noiz: Maiatzak 11 larunbata

Ordutegia:

10:00-12:00

hamaiketakoa (kafetxo bat hartu beharko dugu!)

12:00-14:00

Non: S·IA denda eta atelierrean.

 

Izen ematea:

S·IA bertan edo instagram mezu zuzen bidez @soia.es kontuan.

Plaza gordetzeko kurtsoa ordaindu beharko duzu.

 

Galderaren bat izan ezkero, idatzi iezaguzu hello@soia.es helbidera edo deitu 943506234 telefono zenbakira.

 

Jarraian zenbait inspirazio irudi Pinterestetik hartuak:

Comparte este post