Zure ezkontza soinekoa lasaitasunetik sortzea: urtea hasteko beste modu bat

Urtarrilak lasaitasuna dakar. Denborak beste erritmo bat hartzen duen hilabetea da; kanpoko zarata apaldu, eta barrura begiratzen hasteko unea. Presaren ondoren, argitasuna.

Horregatik ez da kasualitatea ezkongai askok une hau aukeratzea beren soinekoaren bilaketari edo sorrerari ekiteko.  

Soinekoa prozesu gisa

Ezkongai soinekoa aukeratzea ez da zerrenda bateko eginbehar soil bat. Erabaki pertsonala eta sakona da. Denbora eskatzen duena. Arreta. Eta espazioa.

SOIA BRIDALen soinekoa aurkitu beharrean, pixkanaka sortzen dela iruditzen zaigu. Gurean ez da presarik, ezta erabaki azkarrik ere. Prozesuei ematen diegu garrantzia, norberaren erritmora egindako bideei. Gorputza lasaitzen denean, buruak konparatzeari uzten dionean, soinekoa naturaltasunez agertzen baita.

Entzun zure burua 

Ezkongai bakoitza bere istorio propioarekin iristen da gure atelier laborategira. Bakoitza bere gorputzarekin eta bizitzen ari den une propioarekin. 

Guretzat garrantzitsuena, prozesu honetan zure burua entzutea da. Nola mugitzen zaren kontuan hartzea, lasaitasuna zerk ematen dizun ohartzea, nor zaren sentitzea. Ez iraganeko edo etorkizuneko irudi batekin zentratzea, ezta jendeak espero duenarekin ere. 

Soinekoa ez da zugana egokitzen: zu zaren horretatik sortzen da. Horregatik sinesten dugu lasaitasuna ere luxuaren beste aurpegi bat dela. 

Ez dugu sinesten moldeen arabera eta presaz egindakoan

Ezkontzen inguruko munduak askotan presara bultzatzen gaitu: joerak, epeak, kanpoko iritziak… ezkongaiaren erabakiaren inguruan zarata sortuz. 

SOIA BRIDAL zarata horretatik aldentzeko sortu genuen.

Gure atelierrean ez dago molde itxirik, ezta erabaki beharturik ere. Elkarrizketa dago. Laguntza. Eta emakume bakoitzaren erritmoarekiko errespetua. Soinekoa zure gorputzaren eta izatearen arabera sortzen da, ez alderantziz.

Beste leku batetik hasteko gonbita

Zure ezkontza-soinekoaren bila hasi bazara, momentu egokia izan daiteke urtarrila. 

Pausatik hasteko. Egiatik. Aukeratzea zama ez den leku batetik, ilusioz beteko zaituen erabaki baterako unea izan dadin. 

SOIA BRIDAL babesleku bat da prozesu horretarako: gelditzeko, arnasa hartzeko eta soinekoa bere garaian heltzen uzteko espazio bat.

Lasaitasunetik hastea ere ospatzeko modu bat delako.

Ezagutu gertuagotik gure prozesua 

Gure sormen prozesua hobeto ezagutu nahi baduzu, eta ezkongai bakoitzarekin egiten dugun lanketa ikusi, gure webguneko blogean eta Instagramen informazio gehiago, hausnarketak eta adibide errealak partekatzen ditugu.

Hemen, esaterako, ezkontza-soinekoarekin noiz hastea komeni den azaldu dugu, denborak prozesuan duen garrantziaz hitz eginez:
👉 https://soia.es/planificacion-perfecta-vestido-novia/

Eta gure Instagramean, soineko baten sorrera pausoz pauso erakusten duten edukiak aurkituko dituzu, hasierako ideiatik azken emaitzaraino:
👉 https://www.instagram.com/p/DPUMsmcjaHV/?img_index=1

Bisitatu gure kanalak eta deskubritu nola ezkongai soinekoa aukeratzea prozesu lasaia izan daitekeen, kontzientziatik egina eta bidean gure babesa jasoaz. 

Gure atelier laboratorioa ezagutu nahi duzu?

Eskatu hitzordua

https://bookings.holded.com/pide-tu-cita-eskatu-zure-hitzordua-w9qpmf

📞 943 50 62 34
💌 hello@soia.es

 

 

Share this post

Leave a Reply