Gabonetarako opari ideiak

Astearte on denoi! Gaurkoan blogerako post ezberdin batekin gatoz, izan ere Gabonak atarian ditugu eta ezin geratu esku artean dugun dena zuei kontatu gabe! Beste urte betez, Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoek laguntza eskatu digute zuen opariak egin ahal izateko, eta hemen gatoz opari ideia guztiak zuekin ere partekatzera:

1.ILINDIA POLTSA KOLEKZIOA 

Aurten, gonbidatuentzat, ezkongaientzat zein egunerokotasunean osagarri bereziekin irtetea gustatzen zaizuenontzat poltsa kolekzio berria sortu dugu. Jasangarritasuna gure egunerokotasunean ardatz bilakatu da azken urteotan, eta horri jarraiki atelierrean sortzen ditugun diseinuetatik “soberan” geratzen diren oihal zatiak bota beharrean, bizi berri polit bat ematearen aldeko apustua egin dugu.  Oihal zatitxo horietatik (retaletatik) sortu dugu bonbonera eta piramide formako poltsez osaturiko ILINDIA KOLEKZIO KAPSULA.  Eskaera webgunetik egin dezakezue, edo Soia Bridal atelier bertara gerturatuta!

 

 

 

2. ATELIERREAN DITUGUN OPARI IDEIAK 

Badakizue atelierrean zuentzat osagarri bereziak edukitzea gustatzen zaigula, bideotxo bat prestatu dugu bertan ditugun marka ezberdinekin egin ditzakezuen oparien ideia gehiago emateko. Ezagutu gurean ditugun markak. KKUM , Laia Varela , Customeus , Lama The Lab ,  Mr Laspiur... 

 

 

 

3. SOIA BRIDAL POLTSA KLASIKOAK 

Urtean zehar zuetako askok galdetzen diguzue Soiako motxilen inguruan. Horregatik aurten ere salmenta berezia jarri dugu martxan. Egin dituzue jada eskaerak eta lanean gabiltza jo ta su berehala zuen eskuetan izan ditzazuen!

 

   

4. ARTXIBO SALMENTA

Askotan esan ohi dugun bezala, berriari lekua egiteko zaharra atera behar. Eta horretan gabiltza aurten ere ARTXIBO SALMENTArekin. Egon adi gure sareetara bertatik partekatuko ditugu eta eskuragarri ditugun pieza bereziak prezio zoragarrian! 

Share this post

Leave a Reply