Ezkontza zibiletarako 5 soineko (2025-26)

Ezkontza zibila formalki sinpleagoa izan daitekeen arren, ez da inondik inora garrantzi gutxiagoko eguna. Askotan intimoagoa, pertsonalagoa eta hurbilagoa da, eta horrek aukera paregabea eskaintzen du norberaren estiloa dotoreki adierazteko. Soinekoaren bidez nortasuna, gustua eta emozioa islatu daitezke, era erraz baina sofistikatuan.

Asko espazio berezietan ospatzen dira: udaletxe historiko bat, lorategi bat, itsasertza, finka ederrak… Inguruak estilo arin, fresko eta natural batera eramaten gaitu, baina aldi berean zaindu eta dotorea. Helburua beti da berbera, ezkongaiaren nortasuna islatzea, gehiegikeriarik gabe baina ukitu berezi batekin.

Hona hemen Soia Bridalen hautaketa berezi bat, 2025 eta 2026ko ezkontza zibilak inspiratzeko. Modelo bakoitza estilo ezberdin baten isla da, baina guztiek partekatzen dute xarma berezi bat: emakume bakoitzaren edertasun naturalari balioa ematea.

 

1. eta 2. Libe eta Iraide

Libe eta iraide naturarekin lotura duten ezkongaientzat sorturiko soinekoak dira. Boda zibila izanagatik ere soineko luzearekin amesten dutenentzat. Eta batez ere, soinekoa egun baterako pieza gisa ikusi baino, bizitza osorako istorio baten hasieratzat ikusten dutenentzat, gehiagotan berrerabiltzeko aukerarekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3. Kattalin

Kattalin, berriz, momentu bereziak maite dituztenentzat da, baina erosotasunari uko egin gabe; eskote dotoreen maitaleentzat, baina barnean duten elegantzia galdu gabe.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

4. Iraia

Iraia, soineko luzearekin amesten duen ezkongai horrentzat da, baina dandarrik nahi ez duenarentzat. Egunerokotasunean hain oroitzapen politak ekartzen dizkion pieza berezi hau berrerabili nahi duenarentzat. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

5.Sarai

Sarai, ezkongai alaientzat, luzez jantzi nahi duten baina arintasuna bilatzen dutenentzat, eta udaberriko ezkontza batek duen xarmaren isla bilakatu nahi dutenentzat.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Soineko hauek ezkontza zibil baten berezitasunari erantzuten diote. Baina ezkontza bakoitza, ezkongaiaren istorioa bezain bakarra eta pertsonala da.

Gure atelier-laborategian Gregori bilduma probatzeko, zure estiloa ezagutzeko eta barruan duzuna entzuten laguntzeko prest gaude.  

Zure eguna berezia izango da. Zure soinekoa ere bai. 🤍


📅 Hitzordua eskatu: www.soia.es
+34 943 50 62 34‬ ✨ 

Share this post

Leave a Reply