Goiuri Unanue Donostiako Moda Jaialdian

Goiuri Unanue Donostiako moda jaialdian

Gaur, ostiralarekin, eguerdiko 13:30ean hasi eta iluntzeko 20:00ak arte Modaren Jaialdia izango da Donostiako Maria Cristina hotelean. Jaialdian parte hartuko du Goiuri Unanuek.

Donostiako Moda klusterrak antolatutako ekimena da Donostiako Moda Jaialdia. Ostiralean izango da, maiatzaren 6an, eguerdiko 13:30tatik 20:00etara. Euskal Herriko diseinatzaileak izango dira bertan, beren lanen erakusleihoa izango da jaialdia. Parte hartuko duten diseinatzaileen artean dago Goiuri Unanue.

Hauek dira parte hartuko duten diseinatzaile guztiak:

    • ALI Fashion Fiction
    • Amagoia Etxeberria
    • Ana Olazabal
    • Haize Arranz
  • Lele
  • Nerea Lurgain
  • Pispiripispo
  • Sara Guilarte
  • Söia
  • Stamped by Diego Besné
  • Zindagi Design
  • Stand info. Clúster Donostia Moda

Goiuri beste hiru lagunekin Söia markapean ezkutatzen da. Argazkian agertzen dira horietako bi, Ione eta Marta, Goiurirekin batera. Laugarren kidea Maider da. Ione, Marta eta Gouri diseinatzaileak dira eta Maiderrek komunikazio eta marketing lanak egiten ditu.

Gaurko showrooma beren lana ezagutu nahi duten publiko orokorrari eta komertzioei zabalduta egongo da.

Gehiago irakurri KARKARA-n

Comparte este post