Otsaila beti izan da maitasunaren hilabetea: bikote arteko maitasuna, familiarekiko maitasuna… Baina SOIA BRIDALen, batez ere, norberarekiko maitasunaz hitz egitea gustatzen zaigu. Eta ze une egokia horretarako, zure ezkongai soinekoa sortzeko momentua.
Gehiegitan entzun ditugu esaldi berdinak: “argaltzen naizenean jantziko dut”, “dieta egin behar dut”, “arropa mota hori ez da niretzat”… Irakatsi digute gorputza molde estandarreko tamainetara eta kanonetara egokitu behar dugula. Baina esperientziak argi erakutsi digu: gorputza ez da arazoa. Inoiz ez da izan.
Emakume bakoitzak du bere historia, eta gorputz bakoitzak bere etapak, aldaketak eta bizipenak gordetzen ditu bere baitan. Neurrira egindako soineko batek horiek guztiak hartzen ditu kontuan. SOIA BRIDALen ez gara patroi orokorretatik hasten lanean; emakume bakoitzaren ezaugarrietatik abiatzen gara. Bere proportzioak, mugimenduak, jarrera eta nortasuna aztertzen ditugu. Soinekoa ez da inposatzen; harengandik sortzen da.
Neurrira egindako soinekoa, zaintzarako bidaia bat
Gure atelier laborategian ez da gorputza eraldatzeko soinekorik bilatzen. Zure gorputzaren arabera diseinatutako pieza esklusiboa sortzen baitugu. Egitura sendoak baina errespetuzkoak, mugimendua eragozten ez duten ehunak eta lerro naturalak erabiliz. Helburua ez da eraldatzea, zure edertasuna agerian uztea da.
Neurrira egindako prozesua, autoezagutza bidea bihurtzen da. Probak ez dira azterketa bat; espazio seguru bat dira, non ezkongaiak bere burua begirada berri batekin ikusi dezakeen. Poliki-poliki, moldeetara egokitzeko presioa desagertzen da, eta horren ordez, indartsuagoa den zerbait agertzen da: zure buruarekin seguru egotea.
Zuretzat bereziki egindako soineko batek ez dizu aldaketarik eskatzen. Ez dago etorkizuneko bertsio baten zain. Gaur zaren emakumearentzat sortzen dugu. Horrela, dotorezia forma kontua baino, egiazkotasunaren adierazpen bilakatzen da.
Benetako luxua ez dago moldeetara egokitzean; diseinua errespetutik jaiotzen denean dago.
Zain gaituzu gure atelier laborategian
Zure burua aldatu beharrik ez duen eta zaren hori ospatzen duen soineko baten bila bazabiltza, pozik lagunduko zaitugu. SOIA BRIDALen zuretzat pentsatu eta eta jositako pieza esklusiboa sortuko dugu, entzutean, zaintzan eta artisau lanean oinarrituta.
Esperientzia berezi hau bizitzera gonbidatzen zaitugu: zure istorioa kontatuko duen soinekoa sortzeko prozesuan murgiltzera. Eskatu zure hitzordua eta hasi gaitezen elkarrekin sortzen.























































































