Goi Joskintza eta maitasun asko: Maider eta Idoiarekin Parisen bezala

Maider gugana etorri zenean, jada aukeratua zuen bere soinekoa, eta gainetik janzteko top bat sortzeko asmoa zuen. Lehenengo hitzordutik, ordea, ideia guztiz aldatuta atera zen. Hautatua zuen soinekoa utzi eta gurekin neurrira egitea erabaki baitzuen, ez dakizue ze ilusio egin zigun hori entzuteak. 

Ezkongaien soinekoak egiean, Goi Joskintzako eknikak erabiltzen ditugu orohar. Baina Maiderren soinekoa izan da goitik behera Goi Joskintzako teknikaz osatu dugun piezetariko bat. 

Askotan kontatu dizuedan bezala, maiz joaten naiz Cristóbal Balenciaga Museoan eskaintzen dituzten joskintza ikastaroetara teknika berriak ikastera ondoren zuentzat sortzen ditugun lanetan aplikatzeko, eta kasu honetan bertan ikasitako ugari erabili ahal izan ditut.

 

Dotorezia neurrira: Maiderren soinekoaren xehetasun teknikoak

Ezaugarri teknikoei dagokienez, goitik hasita, palabra de honor formako eskotea zen protagonistatako bat, eta forma honen alde txarra pisu dena gerrian eta bularrean doala izanik, gerruntze (corpiño) bat eraiki genion, pisu hori guztia har zezan, Cristóbal Balenciagak egin ohi zuen moduan. 

Metro askoko soinekoa zenez, bolumen asko zuen, baina zetazkoa zenez ez zuen pisu gehiegirik hartu eta soinean eramateko erosoa zen. Gaur egun, halako bolumena markatzeko kankana jarri ohi da, baina goi joskintzako teknikez sortu nahi genuenez, garai batean egiten zen bezala armatu genuen, tul batekin azpitik lotura osoa gerruntzean eginda.

Ezkontza Artzain Onaren Katedralean (Buen Pastor) izan zenez, bagenuen jarraitu beharreko protokoloa. Horregatik, mauka desmuntagarriak egin genizkion, kopa puztua eta eskumutur aldean nahiko pegatuak. Horrek ere eman zion zeremonia ondoren kendu eta koktelerako look bat lortzeko aukera soinekoa aldatu beharrik gabe. 

Azken xehetasun gisa, gerrialdearen berri emango dizuet, aldaka, aurre aldetik altuagoa zen atzetik baino, Balenciagaren zaleak bazarete ezaguna egingo zaizue irudian ikusita, berak asko erabiltzen zuen silueta bat baita. Niri pertsonalki izugarri gustatzen zait eta ohorea izan da Maiderren soinekoan aplikatu ahal izana.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ezkongaiaren soinekoak sortzea berezia bada, are gehiago haren amarena ere egiten dugunean

Maiderrekin batera, bere ama Idoia atelierrean beso zabalik hartzeko aukera izan dugu. Eta alabaren teknikei jarraiki, berari ere goi joskintzako teknikez ondutako soinekoa sortu genion. Oso “lady” estilokoa, berde botila kolore eder batez. 

Bularraldea “palabra de honor” forman eratu genion berari ere, azpitik estutzeko gerruntze batekin. Eta ondoren, zoragarri geratzen zitzaion zetaz eginiko gona, “mikado de seda” bezala ezaguna. 

Sorbaldak bilduz, kutsu dotoreagoa emanaz, bandeau bat sortu genuenean, bizkarraldean moko forman amaitua botoi forratuekin.  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bide ederra ama-alaben ondoan

Gozada bat izanda Maider eta Idoiarekin lan egitea, goi joskintzako teknikak erabiliz Parisen sentitu naiz atelierrea izan ditudan bakoitzean. 

Teknikoki disfrutatzeaz gain, beraien konpainiak ere asko bete gaitu atelierrean. Prozesuan zehar etxean ez zituzten albiste oso onak jaso, baina ala eta guztiz ere egoerari buelta eman eta konfiantzaz, goxotasunez, hitz politez eta ilusioz betetako uneak eman dizkigute. Oso berezia izan da guretzat. 

Eskerrik asko bihotzez guztiagatik Maider eta Idoia. Oso oso zoriontsu izan zaiteztela opa dizuegu!    

Share this post

Leave a Reply