Gaur hiru proiektu partekatu nahi ditut zuekin; non sormenak, ilusioak eta goi mailako joskintza teknikek bat egin zuten gure atelier laborategian pieza berezi hauek sortzeko.
Maider: Balenciagaren inspiraziozko printzesa
Maiderren soinekoa, zalantzarik gabe, gure ibilbideko berezienetako bat da. Ordura arte egin genuen guztitik kanpo zegoen, izan ere, neurrira lan egitea ez da gure ideiak gauzatzea soilik, bezero bakoitzaren ametsak betetzea ere bada.
Maiderrek Balenciagaren modelo ikoniko batean inspiratzeko aukera eman zigun, eta prozesuaz izugarri gozatu genuen. Balenciaga etxean ikasitako teknika guztiak aplikatzeko aukera izan nuen, eta emaitza izugarria izan zen. Maider gure printzesa partikularra bihurtu zen, eta haren jantzia arte-lan ederra.
Ioritz: Zuriaren dotorezia eta xehetasunen indarra
Ioritzek oso argi zuen dandardun zuri koloreko traje dotorea nahi zuela, gainera bere bikotekideari aurreskua dantzatzeko asmoa zuen eta mugimendu guztiak ahalbidetuko zizkion pieza erosoa nahi zuen. Xehetasun txikiek, hala nola botoi forratuek eta dandarrak beregan sortzen zuten ilusioak, proba bakoitza oso une berezia izatea eragin zuten.
Atelier laboratorioan sortu genion trajea soila eta guztiz zuria zen, baina parpailazko bizkarra eta lepoan brodaturiko xehetasuna zituen: “zurekin batera”, bere bikotearekin partekatzen zuen esaldia. Gainera, zortea izan genuen bere ama eta arrebaren soinekoak ere sortzeko, goi mailako hiru pieza osatuz, esperientzia ahaztezina bihurtu zutenak.
Rocío: zeta, soiltasuna eta dotorezia
Rocío Hendaiatik etorri zen Soia Bridalera eta Madrilen ezkondu zen. Oso argi zuen bere soinekoak guztiz zetazkoa izan behar zuela, eta izugarraizko plazerra izan zen pieza soil eta dotore bat sortzea, ukitu berezia ematen zion lepoalde karratuarekin.
Bizkarreko, mahuketako eta soinekoaren kapan jarri genizkion puntillek, soineko delikatu eta bakarra bihurtu zuten, Rocioren nortasuna ete bere egun handiaren kutsua islatuz.
Proiektu bakoitzak, goi mailako joskintza eta neurrira egindako lanak zergaitik maite ditugun gogorarazten digute: gure ezkongaien bizitzako egun garrantzitsuenetako batean bidelagun izatearen sentsazioa eta amets bat errealitate bihurtzen ikustearen prozesua, puntadaz puntada, gure Soia Bridal atelier-laborategian.























































































