Ezkongai zapatak: zure istorioaren lehen pausoak

Ezkongaiak zuen ezkontza irudikatzen hasten zaretenean, bada une jakin bat burura berehala etortzen zaizuena: oinez joango zareten unea.  

Aldarerantz bidean, zeremonia ospatuko duzuen espaziora sartzen, begirada hunkituen artera iristen… eta batez ere bizitza partekatzea erabaki duzuen pertsonarengana hurbiltzen. Irudi horretan, normalean lehenik soinekoa etortzen zaigu burura. Baina bada une hori lehen pausutik sostengatzen duen elementu bat: zapatak.

Ezkontza prestatzean, askotan, bigarren mailako osagarri gisa hartzen badira ere, zapatak ondo aukeratzea zinez garrantzitsua dela erakutsi digu esperientziak.

Naturaltasunez ibiltzea

Zapata egoki batek segurtasunez mugitzeko aukera emango dizu, gorputzaren jarrera naturala mantentzen lagunduz, ordu luzez eroso senti zaitezen. Takoiaren altuerak gorputzaren jarreran du eragina; zapataren egonkortasunak, berriz, ibiltzeko modua baldintzatzen du. Are gehiago, soinekoaren erorketa ere, neurri batean, zapataren araberakoa izan daiteke.

Zapata egokia denean, dena naturalki iristen da. Gorputza lasaitu egiten da, soinekoa mugimenduarekin batera doa eta dotorezia modu naturalean agertzen da.

Zapatak ere estiloa markatzen du

Askotan soinekoaren azpian ezkutatuta egon arren, zapatek badute gaitasun berezi bat ezkongai lookaren estiloa indartzeko. Zure nortasunaz, gustuez eta egun horretan nola sentitu nahi duzunaz ere hitz egiten du:

Lerro garbiko zapata klasiko batek betiko dotorezia adierazten du.
Sandalia fin batek aire arinagoa eta bohemioagoa eman dezake.
Diseinu minimalista batek soineko garaikide baten garbitasuna azpimarratzen du.
Eta nortasun handiagoko takoi batek ukitu modernoa ekar dezake.

Xehetasun txikiak dira, baina guztien artean lookaren estetika osatzen dute.

Soinekoaren eta zapataren arteko harmonia

Ezkongai look batean, harmonia da gakoa. Estilo nagusia soinekoak markatzen badu ere, zapatak indartu edo leundu egin dezake.

Badira ia ikusezina den zapata eskatzen duten soinekoak, protagonismoa kendu gabe laguntzeko pentsatuak. Beste batzuek, ordea, zapatari presentzia handiagoa emateko aukera uzten dute, nortasun puntu bat gehituz. Materialek ere badute eragina: satinak, larruak edo testuradun ehunek ñabardura desberdinak ematen dizkiote lookari.

Azken batean, soinekoa eta zapata ondo aukeratzen direnean, emaitza orekatua eta naturala lortzen dira.

SOIA BRIDAL unibertsoan pieza berri bat

SOIA BRIDALen urte hauetan zehar ezkongaien soinekoak neurrira sortzen aritu garen bide honetan, behin eta berriz ikusi dugu zalantza ugari sortzen dituela zapatak aukeratzeko uneak. Ez baita beti erraza estetikaren, erosotasunaren eta soinekoarekiko koherentziaren arteko oreka mantentzen duten zapatak aurkitzea.

Horregatik, SOIA BRIDALeko sormen unibertsoan urrats natural bat ematea erabaki dugu.

Laster gure lehen ezkongai zapaten bilduma aurkeztuko dugu: gure atelierra gidatzen duen filosofia berarekin sortutako lerro bat. Diseinu dotoreak, arretaz landuak, eta zuen egun berezian laguntzeko pentsatuak.

Izan ere, soinekoa gorputzetik sortzen bada, zapatak dira diseinu hori mugimenduan bizia hartzen laguntzen dutenak.

Eta, azken finean, istorio bakoitza pauso batekin hasten da.

 

Share this post

Leave a Reply