Nerea, sinpletasunaren berezitasunak

Nerea soineko xalo baten bilaketan iritsi zen gugana. Izan genuen lehenengo hitzorduan, kolekzioko soinekoak probatu genizkion. Nerea pieza ikaragarri gustatu zitzaion, kasualitatez bere izen bereko soinekoa eta bere gustuetara ehuneko ehun gerturatzeko, hiru laurden luzeradun sastre maukak gehitu genizkion. 

Horrez gain, erdialdean zituen tolesdurak kendu eta bera pixka bat hobeto ezagutu ondoren, xehetasun pare bat ere proposatu nizkion, bizkarraldean 50.hamarkadako zetazko organtza tolesdun  “vintage”a gehitu genion, eta horri laguntzeko brodatu batzuk egitea pentsatu genuen, ukitu berezia emanaz. 

KKUMeko Inmarekin lanean sortu genituen brodatuak, bizkarraldean gehitzeko. Eta prozesua aurrera joan ahala bere izebaren ideiatik abiatuta, aurrealdean ere gehitzea erabaki genuen, gerriko forma emanaz. Zoragarria geratu zen. Azken xehetasun moduan, pare bat botoi brodatu genizkion maukatan jartzeko, oso politak. 

Oso momentu bereziak bizi izan ditugu hitzorduetan, eta ez dakizue zenbat eskertzen dugun Nerearen kasuan bezala ezkongai batek gure lana egiten uzten digunean konfiantza osoz. Plazer bat izan da. 

Eskerrik asko konfiantzagatik eta oso zoriontsu izan zaitezteela opa dizuegu bikote! 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Argazkiak: Egiguren Argazkiak

Share this post

Leave a Reply