Maialen, argi berezia duen ezkongaia

Maialen ezkontzaren soineko perfektuaren bilaketan zebilela iritsi zen gugana. HUTS kolekzioko piezak probatzen hasi eta sekulako lasaitua hartu zuen “lehenengo aldiz” bera ikusi baitzen ispiluan islatuta.

Berehala maitemindu zen krepez eginiko “Nerea” soinekoaz, eta, neurrira egin genion. Eskote zein bizkar irekia ziren soinekoaren protagonistak, bi tira zabalez lotuak. Azpildura baby owerlockarekin bukatu genion eta pieza printzipalaz gain, zerbait eraman nahi zuenez gainetik, kapa moduko bat eraiki genion. Huts kolekzioko “Valeria” soinekoan inspiratuta, organtza bordatuko kapa hau sortu genion manga abullonatu frantsesekin. Aurrekaldean lurreraino iristen zen eta atzeraka soinekoa baina luzexeagoko dandarra egin genion. 

Oso berezia da guretzat Maialen. Luzaroan gogoratuko dugu berekin izandako prozesua. Pandemia garaian hasi ginen lanean eta harreman berezia egin genuen, berehalako kimita sentitu baikenuen. 

Ezkontza eguneko argazkietan ikusten zaion irrifarra asko balio du guretzat. Bihotza maitasunez betetzen digu. 

Eskerrik asko gugan konfiatu izanagatik Maialen!

 

Share this post