Joane, gure atelierra istorio magikoz betetzen

Joaneren prozesua, Huts kolekzioko soinekoak probatzetik hasi genuen. Askotan pieza ezberdinak probatuta ikusten baitute ezkongaiek zer den nahi dutena beren egun handirako, zein estilo gustatzen zaien, zein forma geratzen zaizkien ondo… Pieza ezberdinak probatu zituen eta haien artean bat izugarri gustatu zitzaion: Nerea. 

Horrela, Nerea piezatik abiatuta hasi ginen lanketan, diseinua bere bihurtzen, eta beharrezkoak ziren modifikazioak egiten. Maukak gehitu genizkion eta hasiera batean asmoa kaparik gabe joatea bazen ere, azkenean soineko originalaren kapa gehitzea erabaki genuen, eta emaitza ikusi ondoren argi dugu ze erabaki ona izan zen! Detailetxo berezi bezala, gainera, bere amaren aholkuari jarraituz harribitxizko tira fin bat sortu genion. 

Sentimenduak gori gorian eduki ditugu Joanerekin bizitako probatan, izan ere, bere ama eta ahizpa hemen berekin izateaz gain, Joaneren lagun mina eta haren ama ere hemen izan ditugu, istorio kurioso batek lotuta, bi alabak lagunak baitziren jakin gabe amak ere hala zirela! A zeinen ospakizunak izan ditugun proben hitzorduetan eta zenbat gustatzen zaizkigun halako istorio magikoak. 

Joaneren egun handian bera janztera joateko aukera ere izan genuen, oso oso berezia izan zen bere aiton amonak ezagutu eta beraiekin ere egun handiko denbora tarte hori partekatzea. 

Onena opa dizuegu bide berri honetan! Zoriontsu izan zaiteztela!

 

Share this post