Haizea eta bidearen magia

Haizea, Soia Bridalen lehenengo atelierrean ginela ezagutu genuen, gurekin batera bizi zuen leku aldaketa baina oso erraz jarri zigun guztia. 

Ideiak oso argi zituen ezagutu ginenean eta horrela berehala asmatu genuen diseinuarekin. 

Gozatu egiten zuen hitzordu bakoitzean bakarrik etorrita, hala gustatzen baitzitzaion. Azkenengo, ordea, familiaz lagunduta etortzea aholkatu genion, kasu egin eta gurasoak eta ahizpa izan zituen alboan. Ezin duzue imajinatu ze momentu zirraragarriak bizi genituen proba hartan! 

Ezkontza egunean ere izan nuen bera janztera joateko plazerra, eta sekretutxo bat kontatuko dizuet… Azken momentuan soinekoari aldaketa txiki bat egitera ausartu ginen! Soinekoa jantzi zuenean bularraldean gehitu genizkion barilek gehiegi markatzen ziotela konturatu, eta ez nuen guztiz eroso nabari. Azkenean kentzea erabaki genuen eta ez dakizue zeinen gustura geratu ginen bai bera eta bai ni! 

Egia esan, ezkongaiekin momentu polit bat pasatzen dugu egun handian laguntzera joaten garenean, baina halako aldaketatxoak egiteko aukera izateko ere gustatzen zaigu bertaratzea. 

Ai eta ia ahaztu zait soinekoaren inguruko datuak ematea, bular aldean barku formako ekotea diseinatu genion eta bizkar aldetik pikoan irekia, mahuka sastre luzeekin. Botoiekin apaindu genion atzealde guztia eta gonari atzean tolesdura bat sortu genion dandar zabal luze batekin. 

Zu nire bidean, eta ni zurean. Organikoa eta izugarri polita izan da prozesua! Zoriontsu izan zaiteztela bikote! 

Share this post