{"id":846,"date":"2017-06-22T11:36:18","date_gmt":"2017-06-22T11:36:18","guid":{"rendered":"http:\/\/soia.tufutura.website\/goiuri-unanue-donostiako-moda-jaialdian-copy\/"},"modified":"2017-12-21T21:23:21","modified_gmt":"2017-12-21T21:23:21","slug":"goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/","title":{"rendered":"Goiuri Unanue:&#8217;Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko&#8217;"},"content":{"rendered":"<p>[vc_row][vc_column][vc_column_text]Moda diseinatzaile gaztea da Goiuri Unanue (Orio, 1994) eta modaren mundu \u201ckonplexuan\u201d murgildu da. Bere sorkuntzak ezagutzera emateko Pop Up denda zabalduko du asteburuan Deban, <em>Bertako artea eta diseinua eskura<\/em> lelopean.<\/p>\n<p><strong>GOIURI UNANUE \u2013 Moda diseinatzailea<\/strong><\/p>\n<p><strong>Pixkanaka bidea egiten ari zara modaren munduan. Ez da lan erraza izango, ezta?<\/strong><\/p>\n<p>Oso ibilbidea konplexua eta luzea da, baina nik zortea izan dut. Moda Diseinu Gradua ikasi nuen Bartzelonan, eta pasa den uztailean amaitu nuen. Bertan, pisukideekin poltsak egiten hasi ginen, eta <a href=\"https:\/\/www.soia.es\/erosi\">SOIA marka<\/a> sortu genuen. Bukatu nuenean, Oriora bueltatu nintzen, eta Kutxa Kultur Moda programaren berri izan nuen. Gradu amaierako bilduma aurkeztu nuen deialdira, eta hautatu egin ninduten. Sei diseinatzaileri Tabakaleran tailerra, formazioa eta diru laguntza eman zizkiguten, eta horrek bultzada eman dit.<\/p>\n<p><strong>Azkenaldian, Tabakaleran lan egin duzu, beraz?<\/strong><\/p>\n<p>Bai, baina nik neuk nahiago dut etxetik gertu izan tailerra. Amaren etxeko ganbaran dut tailerra, eta bertan oso gustura egiten dut lan. Horrez gain, Zarautzen josteko klaseak ere eman ditut ikasturtean zehar. Urtea oso azkar joan zait, eta Kutxa Kultur Moda bekari esker, aurrerapauso handiak eman ditut. Orain, nire denda ireki nahi dut Orion; bertan, tailerra eta erakustokia jarriko ditut, bezeroekin hartu-eman zuzena izateko.<\/p>\n<p><strong>Ausardia ere behar da modaren mundu konplexuan aurrera egiteko, ezta?<\/strong><\/p>\n<p>Unibertsitatean lan munduak eskaintzen dituen bi ildo nabarmentzen zizkiguten; norberaren enpresa irekitzea edo Inditexen lan egitea. Nik argi nuen nire bidea egin nahi nuela. Ez dut baztertzen, noizbait, Inditexen lan egitea, moda munduan beti esaten baita denboralditxo bat bertan jardutea oso esperientzia aberasgarria dela. Hala ere, orain nire sorkuntzak egin nahi ditut.<\/p>\n<p><strong>Nondik datorkizu diseinurako eta josteko zaletasuna?<\/strong><\/p>\n<p>Nire amona jostuna zen, eta beti ikusi izan dut josten, lurretik orratzak jasotzen aritzen nintzen txikitan. Ez nekien josten, baina diseinatzailea izango nintzela esaten nion amonari; berak erantzuten zidan bizkarreko min ederrak pasatuko nituela. Bartzelonan moda diseinua ikasten hasi nintzenean, mundu berri eta ezezagun bat ireki zen niretzat.<\/p>\n<p><strong>Pieza bat sortzeko prozesu guztia zuk egiten al duzu?<\/strong><\/p>\n<p>Bai, diseinuak sortu, bildumak egin, josi eta merkaturatu. S\u00f6ian hiru lerro ditugu, eta bakoitza modu desberdinean lantzen dugu. Osagarrien lerroan (poltsak eta motxilak) kolekzioa diseinatzen dugu, prototipoak sortu, horiekin argazki sesioa egin eta dendetan aurkezten dugu. Orain arte eskariaren arabera sortzen joan gara, baina aurrerantzean stock txiki bat izan nahi dugu. Arroparen kasuan ere berdin lan egiten dugu.<\/p>\n<p>Hirugarren lerroa, neurrira egindako arroparena da; oso pertsonalizatua da, eta diseinua bezeroak nahi duenaren arabera egiten da.<\/p>\n<p><strong>Hainbat moda ekitalditan parte hartu duzu zure lana ezagutzera emateko.<\/strong><\/p>\n<p>Pasa den asteburuan Kursaalean egin zen <em>Ame&amp;Art Market<\/em> diseinu azokan parte hartu nuen. Bertan bildu ginen moda, dekorazio, osagarri eta arte sortzaileak. Diseinu azoketara gerturatzen diren herritarrak berrikuntzaren eta kalitatearen bila joaten dira, eta norberaren lana erakusteko erakusleiho aproposa izaten dira.<\/p>\n<p>Dena dela, horrelako ekimenetan parte hartzea nahiko garestia izaten da, eta lagun diseinatzaile batekin, aspalditik genbiltzan zerbait antolatu nahian. Azkenean lortu dugu, eta asteburu honetan, Deban lokal huts batean Pop up denda bat irekiko dugu. Denbora jakin baterako irekitzen diren dendak dira horiek; hemen ez dira ezagunak, baina Londresen eta Parisen horrelako ekimen asko egiten dituzte diseinatzaile berriek, beren lana ezagutzera emateko.<\/p>\n<p><strong>Zaila al da diseinatzaileentzat zuen lana bertako dendetan merkaturatzea?<\/strong><\/p>\n<p>Hemengo merkatariak Madrilera eta beste hainbat hiritara joaten dira beren dendetan saltzeko arropa eta osagarriak erostera, eta gero eta gehiago, produktu mota jakin bat saltzen dute, gainera. Hori dela eta, sortzaileontzat oso zaila da gure diseinuak hemengo dendetan saltzea. Nik jakin badakit nire lana ezin dela edozein saltokitan saldu, prezioarengatik. Izan ere, saiatzen naiz material berritzaileak erabiltzen; banan-banan eskuz eginak izaten dira, eta piezei funtzio bat baino gehiago ematen ahalegintzen naiz. Jakin badakit nire lanak ez direla merkeak, eta norbaitek horretan inbertituko badu, nahiago dut erabilera bat baino gehiago izatea, bai osagarrietan baita arropan ere. Nire lanari balio erantsia ematen saiatzen naiz.<\/p>\n<p><strong>Materialei eta ehunei garrantzi berezia ematen diezula aipatu duzu. Non lortzen dituzu?<\/strong><\/p>\n<p>Hemen oso zaila da, Euskal Herrian ez baitago aukerarik. Bartzelonan ikasi dut, eta bertako modaren sektorea ezagutzeko aukera izan dut. Herrialde Katalanetan modaren arloan industria garrantzitsua dute, eta eskaintza zabala dago oihal arloan ere. Horrez gain, Parisen Premier Vision izaneko oihal azoka ere egiten da, eta bertan berrikuntza guztiak aurkezten dituzte.<\/p>\n<p><strong>Agian, munduko beste hainbat txokotan norberaren arropa eta osagarriak egiteko hemen baino ohitura gehiago dute, ezta?<\/strong><\/p>\n<p>Bai, duela bi urte Japonian egon nintzen, eta harrituta geratu nintzen beren arropa eta osagarriak sortzeko duten kulturarekin. Oihal denda mordoa daude, eta hemen kafea hartzeko geratu gaitezken bezala, han josteko elkartzen dira. Lehen, hemen ere puntua egiteko ohitura handia zuten emakumeek, eta kuadrillan biltzen ziren askotan. Belaunaldi batean ohitura hori galdu egin da, baina gero eta gehiago dira josten ikasten ari diren herritarrak.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/urolakosta.hitza.eus\/2017\/06\/22\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ver m\u00e1s en Urola Kostako Hitza<\/a>[\/vc_column_text][\/vc_column][\/vc_row][vc_row][vc_column][\/vc_column][\/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]<\/p>\n<p>[\/vc_column_text][\/vc_column][\/vc_row]<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>[vc_row][vc_column][vc_column_text]Moda diseinatzaile gaztea da Goiuri Unanue (Orio, 1994) eta modaren mundu \u201ckonplexuan\u201d murgildu da. Bere sorkuntzak ezagutzera emateko Pop Up denda zabalduko du asteburuan Deban, Bertako artea eta diseinua eskura lelopean. GOIURI UNANUE \u2013 Moda diseinatzailea Pixkanaka bidea egiten ari zara modaren munduan. Ez da lan erraza izango, ezta? Oso ibilbidea konplexua eta luzea da, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"content-type":"","inline_featured_image":false,"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_jetpack_newsletter_access":"","_jetpack_dont_email_post_to_subs":false,"_jetpack_newsletter_tier_id":0,"_jetpack_memberships_contains_paywalled_content":false,"_wpcom_ai_launchpad_first_post":false,"_jetpack_feature_clip_id":0,"_jetpack_memberships_contains_paid_content":false,"footnotes":"","jetpack_publicize_message":"{title}\n\n{excerpt}\n\n{url}","jetpack_publicize_feature_enabled":true,"jetpack_social_post_already_shared":true,"jetpack_social_options":{"image_generator_settings":{"template":"highway","default_image_id":0,"font":"","enabled":false},"version":2},"_wpas_customize_per_network":false,"jetpack_post_was_ever_published":false},"categories":[1390],"tags":[1400,1402,1406,1408,1411],"class_list":["post-846","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-conoceme","tag-disenadores","tag-diseno","tag-jovenes","tag-jovenesdisenadores","tag-moda"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Goiuri Unanue:&#039;Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko&#039; | SOIA BRIDAL<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Goiuri Unanue:&#039;Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko&#039; | SOIA BRIDAL\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"[vc_row][vc_column][vc_column_text]Moda diseinatzaile gaztea da Goiuri Unanue (Orio, 1994) eta modaren mundu \u201ckonplexuan\u201d murgildu da. Bere sorkuntzak ezagutzera emateko Pop Up denda zabalduko du asteburuan Deban, Bertako artea eta diseinua eskura lelopean. GOIURI UNANUE \u2013 Moda diseinatzailea Pixkanaka bidea egiten ari zara modaren munduan. Ez da lan erraza izango, ezta? Oso ibilbidea konplexua eta luzea da, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"SOIA BRIDAL\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/soia.es\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-06-22T11:36:18+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2017-12-21T21:23:21+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"SOIA\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"SOIA\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"SOIA\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/53fbb7495a76601733a336f993bcee6f\"},\"headline\":\"Goiuri Unanue:&#8217;Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko&#8217;\",\"datePublished\":\"2017-06-22T11:36:18+00:00\",\"dateModified\":\"2017-12-21T21:23:21+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\\\/\"},\"wordCount\":811,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/#organization\"},\"keywords\":[\"dise\u00f1adores\",\"dise\u00f1o\",\"jovenes\",\"jovenesdise\u00f1adores\",\"Moda\"],\"articleSection\":[\"Con\u00f3ceme\"],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\\\/\",\"name\":\"Goiuri Unanue:'Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko' | SOIA BRIDAL\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2017-06-22T11:36:18+00:00\",\"dateModified\":\"2017-12-21T21:23:21+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Goiuri Unanue:&#8217;Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko&#8217;\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/\",\"name\":\"SOIA BRIDAL\",\"description\":\"A bridal label made in the Basque Country\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"S\u00f6ia\",\"url\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"\",\"contentUrl\":\"\",\"caption\":\"S\u00f6ia\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/www.facebook.com\\\/soia.es\\\/\",\"https:\\\/\\\/www.instagram.com\\\/soia.es\\\/\",\"https:\\\/\\\/www.youtube.com\\\/channel\\\/UCis35HNZci7UHQvH-hn3YbQ\"]},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/soia.es\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/53fbb7495a76601733a336f993bcee6f\",\"name\":\"SOIA\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Goiuri Unanue:'Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko' | SOIA BRIDAL","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Goiuri Unanue:'Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko' | SOIA BRIDAL","og_description":"[vc_row][vc_column][vc_column_text]Moda diseinatzaile gaztea da Goiuri Unanue (Orio, 1994) eta modaren mundu \u201ckonplexuan\u201d murgildu da. Bere sorkuntzak ezagutzera emateko Pop Up denda zabalduko du asteburuan Deban, Bertako artea eta diseinua eskura lelopean. GOIURI UNANUE \u2013 Moda diseinatzailea Pixkanaka bidea egiten ari zara modaren munduan. Ez da lan erraza izango, ezta? Oso ibilbidea konplexua eta luzea da, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/","og_site_name":"SOIA BRIDAL","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/soia.es\/","article_published_time":"2017-06-22T11:36:18+00:00","article_modified_time":"2017-12-21T21:23:21+00:00","author":"SOIA","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"SOIA","Est. reading time":"4 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/"},"author":{"name":"SOIA","@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/#\/schema\/person\/53fbb7495a76601733a336f993bcee6f"},"headline":"Goiuri Unanue:&#8217;Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko&#8217;","datePublished":"2017-06-22T11:36:18+00:00","dateModified":"2017-12-21T21:23:21+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/"},"wordCount":811,"publisher":{"@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/#organization"},"keywords":["dise\u00f1adores","dise\u00f1o","jovenes","jovenesdise\u00f1adores","Moda"],"articleSection":["Con\u00f3ceme"],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/","url":"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/","name":"Goiuri Unanue:'Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko' | SOIA BRIDAL","isPartOf":{"@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/#website"},"datePublished":"2017-06-22T11:36:18+00:00","dateModified":"2017-12-21T21:23:21+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/goiuri-unanue-material-berritzaileak-erabiltzen-ditut-nire-sorkuntzak-egiteko-2\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/soia.es\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Goiuri Unanue:&#8217;Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko&#8217;"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/#website","url":"https:\/\/soia.es\/eu\/","name":"SOIA BRIDAL","description":"A bridal label made in the Basque Country","publisher":{"@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/soia.es\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/#organization","name":"S\u00f6ia","url":"https:\/\/soia.es\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"","contentUrl":"","caption":"S\u00f6ia"},"image":{"@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"},"sameAs":["https:\/\/www.facebook.com\/soia.es\/","https:\/\/www.instagram.com\/soia.es\/","https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCis35HNZci7UHQvH-hn3YbQ"]},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/soia.es\/eu\/#\/schema\/person\/53fbb7495a76601733a336f993bcee6f","name":"SOIA"}]}},"jetpack_publicize_connections":[],"jetpack_sharing_enabled":true,"jetpack_shortlink":"https:\/\/wp.me\/p97Iu8-dE","jetpack_likes_enabled":false,"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/soia.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/846","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/soia.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/soia.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/soia.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/soia.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=846"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/soia.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/846\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1567,"href":"https:\/\/soia.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/846\/revisions\/1567"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/soia.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=846"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/soia.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=846"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/soia.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=846"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}