23117094_896366747205204_3331132714838640548_o

D A T O

Nire haurtzaroko loreak, koloreak, eguzkia, fantasia, imajinazioa eta abar luzea batzen duena da DATO kolekzioa. Txikitan hondartzara bidean egiten genituen mila ibilaldietan iradokitakoa. Bide hartan garai batean izan zen jauregi haren sekretu eta hondarrak ikusten nituen amapolez edo mitxoletaz inguratutako palmondo erraldoi hartan.

Mitxoleta haiek ahoa bete hortz uzten ninduten. Garai batean jauregi hartan bertan bizi izan ziren eta setazko soinekoez jantzitako printzesak dantzan eta olgetan imajinatzen nituen…

 

 

¿Tienes una ocasión especial?

A MEDIDA

Soian pieza berezi bezain bakarrak egiten ditugu, zerotik hasita zuretzat diseinatu eta sortuak. Ehunarean hautaketatik hasita

silueta zein diseinuarekin jarraituz, azken xehetasunetara arte, zure egunean ezinhobeto egon zaitezen.