Salmentaren zehaztapen eta baldintzak

Términos
y Condiciones de venta

Goiuri Unanue Arruabarrenak zuen eskura jarriko du gure dendetan dauden artikulu batzuk erosteko online zerbitzua. Gainera promozio, opari eta eskaintza bereziak izan ditzakezue.

Jarraian Web Orri honen bidez Goiuri Unanue Arruabarrena produktuen salmentako baldintza orokorrak berrikustera gonbidatuko zaitugu. Era honetara Web Orri hau erabiltzeak erosketetarako baldintza orokor hauekin ados egotea adierazten du. Hala ere, hauei buruz zalantzaren bat baduzu posta elektronikoz hello@soia.es,telefonoz 943 50 62 34 edo kontaktuzgurekin harremanetan jar zaitezke.

Gure datuak

Ondorengo baldintzek Web Orri honetan aurkeztutako salmentak arautzen dituzte:
Goiuri Unanue Arruabarrena (hemendik aurrera SOIA)

Aita Lertxundi kalea 22, behea

P.K. 20810 Orio
Gipuzkoa (España)

IFK 72490290V

1. Kontratua

1.1. Zerbitzuaren erabilgarritasuna

http://www.soia.es-en erosketak egiterakoan 18 urte baino gehiago izan behar dira. Eskaintzen diren produktuak Europar Batasuneko kideen artean banatzen dira:
Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia (baita Kanariar Irlak, Zeuta eta Melilla ere), Estonia, Finlandia, Frantzia (metropolitana), Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxemburgo, Malta, Herbeherak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania eta Suedia; eta baita hauetan ere; Aruba, Australia, Bahrain, Bosnia-Herzegovina, Kanada, Txina, Kolonbia, Hego Korea,Costa Rica, Curazao, Arabiar Emirerri Batuak, Ameriketako Estatu Batuak, Filipinak, Guadalupe, Guatemala, Frantziar Guayana, Honduras, Hong Kong, India, Indonesia, Islandia, Islas Anglonormandas, Japonia, Jordania, Kazakhstan, Kuwait, Líbano, Liechtenstein, Macao, Malaysia, Maldivak, Martinica, Mexiko, Monako, Nikaragua, Norvegia, Qatar, Oman, Panama, Errusia, Salvador, Serbia, Singapur, Suitza, Turkia, Uzbekistan.

  • ESPAINIA: 3-6€
  • EUROPAR BATASUNA: 10-15€
  • GAINONTZEKOAK:40-50€
  • Herrialde hauetatik kanpo bizi diren pertsona fisikoek Web Orri honek eskaintzen duen online erosketa zerbitzua erabili ahal izango dute baldin eta eskaeraren helbidea aurretik aipatutako herrialdeen edo lurraldeen artean badago.

    1.2. Erosketa bermeak

    Web Orri honetan eskainitako artikuluak, RW1 kolekzioko aukeraketa bat dira eta produktu bakoitzak honako datuak daramatza:

    • Artikuluaren izena
    • Artikuluaren irudia/k
    • Artikuluaren deskribapena
    • Eskuragai dauden taila eta koloreak*
    • Konposizioa
    • Garbiketa jarraibideak
    • Prezioa (€-tan)

    *SOIAk berebiziko ahalegina egin du jantzien koloreak ahalik eta argien erakusteko. Dena dela, uneko ordenagailuaren pantailaren kalitatearen arabera jantzien koloreak aldaketak izan ditzake. Hori dela eta SOIAk ezin du ziurtatu monitorean ager daitezkeen koloreak benetakoak izango direnik.

    Eskaintza bereziak, promozioak edo beherapenak esandako data arte edo stocka agortu arte izango dira baliagarriak.

    Era berean SOIA saiatzen da Web Orrian emaniko informazioa osoa, egiazkoa eta zuzena izan dadin. Daturen batean akatsen bat badago, SOIAk berehala zuzenduko du.
    SOIAk eskaintzen dituen produktuen garantia legala, azaroak 16ko Errege Dekretuan ezarrita dagoena da, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Zuzenbide Orokorrean moldatutako testuan onartzen dena.
    SOIAk hala eskatzen duten produktuen desadostasunei aurre egingo die entregaren ondorengo 4 hilabeteetan.

    1.3. Erosketa prozedura

    1. Eskuratu nahi diren produktuak lortzeko dagokien ikonoan klik egin, aukeratu eta erosketa poltsan gehitu behar dira.
    2. Erosketa poltsak aukeratutako produktuaren erreferentzia izango du, bere izena, taila, aukeratutako kolorea eta salneurria dagokion dibisan( zergak barne). Adierazitako salneurriaren barruan ez dago garraioa sartuta. Aukeratutako bidalketa metodoaren araberakoa izango da hau.
    3. Erosketa egin ahal izateko erabiltzailearen datu pertsonalak eskatuko dira. Honi esker eskaera gauzatu eta hurrengoan ere, Wen Orrian erosketa gehiago egitea erraztuko da. Erabiltzaileek emandako datuak gure Datuak Babesteko Politikaren arabera erabiliko dira. Erabiltzaileak uneoro eginiko eskaerei eta emandako datu pertsonalei buruzko informazioa lortu ahalko du. SOIAk gogorarazten die erabiltzaileei bidalketetan nahaste edo gertaeraren bat ez gertatzeko datu pertsonalak zehaztasun osoz adierazi behar direla. Gainera, erabiltzaileak hala eskatuko balu, SOIAri buruzko informazioa eta publikazioak jasoko lituzke.
    4. Erosketa agindua betetakoan eta erosketa bera baieztatu aurretik, eskuratutako artikuluaren eskaeraren laburpena eskainiko zaio erabiltzaileari: prezio totala( garraioa eta zergak barne) , kontzeptu bakoitza banakatuta eta eskaeraren bidalketaren egoera “Ordainketa egin” botoian klik eginaz erabiltzaileak berak baiezta dezan.

    Erosketak (Visa, Visa Electron, MasterCard y AMEX) kreditu txartelaz edo zor txartelaz egin ahal izango dira, PayPal-en bidez edo eta telefonoz eginiko transferentzia bidez. Ez da onartuko erosketetarako baldintza hauetan adierazita ez dagoen beste biderik. Kreditu txartelaz edo zor txartelaz eginiko erosketetan kargua online egingo da, hau da, erabiltzaileak eskaini dituen datuak egokiak direla baieztatu ondoren, unean bertan, dagokion entitate finantziario bakoitzaren ordain pasarelaren bidez. Salerosketa baieztatutakoan, Web Orrian bidez erabiltzaileari adieraziko zaio zein den bere eskaera zenbakia eta horrela, ordenagailuaren bidez une oro bere jarraipena egiteko aukera emango zaio.
    Era berean eskaeraren deskribapenarekin eta emandako datu pertsonalak eskaeraren ordainagiria gauzatzeko korreo elektronikoz mezu bat bidaliko zaio erabiltzaileari berak emandako helbidera.
    Mezu hau jasotzen ez bada gerta daiteke sare-komunikazioaren une bateko arazoa izatea edo mezu elektronikoaren helbidearen idazkeran akatsen bat izatea. Bi kasuetan SOIAk gomendatzen du berarekin harremanetan jartzea bide hauek erabiliz :
    hello@soia.es edo 600390238. Bestalde, erabiltzaileari produktua igorri dela jakinaraziko zaio mezu elektroniko baten bidez.

    1.4. Produktuen libre-egotea

    Eskaera guztiak produktuen eskuragarritasunaren arabera lor daitezke. Eskaera unean antzematen badugu gure biltegietan ez dagoela eskatutakorik, SOIA saiatuko da lortzen. Ez bada hala, bezeroa lehenbailehen jarriko da jakinaren gainean. Gainera kobratutako eta bidali gabeko produktuaren balio hurrengo egunetan itzuliko da ordaintzeko erabilitako bide bera erabiliz.

    1.5. Eskaera bat ez onartzeko eskubidea

    SOIAk edozein unetan bertan behera utz dezake edozein eskaera edo ez duela onartuko esan zergati hauetako bat ematen bada:

    1. Eskaera egitean Web Orriko produktuei buruzko prezioetan akats tekniko edo tipografia mailako akatsa bada.
    2. 1.2.n adierazi gisan eskuragarritasun eza.
    3. Segurtasun sistemek iruzurra izan daitekeela adierazten badute.
    4. Erabiltzailea adin txikikoa dela adierazten duten arrazoiak badaude.
    5. SOIAk ezin izan du eskaera entregatu emandako helbidera.

    SOIAk bere osotasunean itzuliko duk ordaindutakoa.

    2. Salneurri eta ordainketa.

    2.1. Ordainketa eta moneta

    Web Orri honetako datuak Eurotan daude.
    Produktuen prezioek zerga barne dute.

    2.2. Balio Erantsiaren Zerga

    SOIA derrigortuta dago banatutako produktuei Balio Erantsiaren Gaineko Zerga, uneko tasaren arabera, Espainia guztian, Kanariar Irlak, Ceuta eta Melilla izan ezik, eranstera .
    Kanariar Irlak, Ceuta eta Melillara eginiko entregetan lurralde bakoitzean dauden zergak eta arielak erantsiko dira.

    2.3. Ordainketa moduak

    SOIAk kreditu edo zordunketa txartelez eginiko ordainketak onartuko ditu (Visa, Visa Electron, MasterCard o AMEX), baita PayPal-ez edo telefonoz egineko erosketak banku-transferentziaz.

    Kreditu zein zordunketa txartelaz ordaintzea
    SOIAk bere Web Orritik eginiko ordainketak onartzen ditu honako kreditu edo zordunketa txartelak badira:Visa, Visa Electron, MasterCard y American Express.

    Erabiltzaileak aukeratutako ordainketa modua kreditu edo zordunketa txartela bada, kargua online egingo da. Hau da, unean bertan, emandako datuak zuzenak direla baieztatu ondoren, dagokion finantzar-erakundearen pasagunearen bitartez.

    PayPal bidez ordaintzea
    SOIAk onartzen du Paypal bidez ordaintzea.

    Paypal expres-ekin ordaintzea

    Bezeroek beraien Paypal kontua SOIArenarekin lotu dezakete. Horrela sistema hau erabiliz ez da beharrezkoa izango erosketa bakoitzean datuak sartzen ibiltzea.

    2.5. Erosketa muga

    SOIAk ez du onartzen bere produktuak erostea gero birsaltzeko. Horrexegatik ezingo dira 2.000 euro baino gehiagoko erosketak egin eta ezta ere 20 artikulu baino gehiago batera erosi. Birsalmenta ez den beste edozein arrazoiengatik aipatutako kantitatea baino gehiagoko erosketa egin nahi duten bezeroek hello@soia.es -ekin harremanetan jarri beharko dute eta bertan adieraziko zaie egin nahi den erosketa gauzatzeko zein aukera dauden.

    3. BIDALKETA

    Soia.es-en erositako produktuak mezularitza enpresa internazional batez bidaliko dira eta la 2tik 7ra arteko lanegunetako tartean entregatuko dira.
    Express 48h etxera bidaltzea ere eska daiteke, bidaltze kostua 5€ duelarik eta presazkoa bada, 24h, 7€.
    Entregatzerakoan jazoerak ekiditeko ( helbide okerrak, etxean norbait topatzeko arazoa e.a.) beharrezkoa da galdetegia ondo osatzea eta bereziki gomendatzen da telefonoari dagokion laukitxoa betetzea.
    Garraioaren prezio zehatza eskatutako bidaltze moduaren arabera eta eskatutako jantzien arabera kalkulatuko da.
    Garraioaren prezio zehatza produktu bakoitza erosketa poltsan sartu ondoren kalkulatuko da eta laburbiltzen duen orrian banakatua azalduko da“Ordainketa baieztatu” ikonoan klik egin aurretik eta ordainketa datuak sartu baino lehen.
    Eskaerak ezingo dira base militarretara edo posta bulegoetara bidali.
    Bidalketa gastuak, aurrez adierazi gabe ere, edozein momentutan alda daitezke. Laguntza orrietan aldaketaren berri eman eta Web Orri honetako kontratuan argitaratu bezain pronto egin ahalko dira. Dena dela, eskaera egitean dauden
    bidalketa gastuak izango dira kontuan hartuko direnak.

    4. Aldaketak eta/edo itzulketak igiteko politika

    1. Aldaketak eta/edo itzulketak egiteko baldintzak

    Erosketa jaso ondoren bezeroa ez bada asebetetzen SOIAk baimenduko dio artikuluaren taila aldatzen edo itzultzen jaso ondorengo (30) egunetako epe barruan. Horretarako jantziak ez du ez kalterik izan behar ezta ibilita egon.
    Horrela bada, SOIAk ezingo du aldaketarik edo itzulketarik onartu erabilitako edo kaltetutako jantzietan ( berezko tara bat ez bada).
    Ezin da jantzi bat beste batengatik aldatu, tailaz bakarrik alda daiteke. Artikulu bat beste batez aldatzeko, lehenbizi itzuli egin behar da eta gero bestea erosi.
    Aldaketa edo itzulketa egiteko hello@soia.es-rekin jarri harremanetan.

    2.Aldaketak eta/edo itzulketak dendan

    eb Orri honetan erositako artikuluak SOIA denda fisikoan daudenak dira. Hori dela eta SOIAK, dendan dagoen stockaren arabera, taila aldaketak edo itzulketak egiteko aukera eskain dezake.
    Itzulketak egiten direnean, dendan itzulketa horren agiri gisa ticket bat emango da. Ticket hori beste artikulu batzuk erosteko erabili ahalko da.

    3.Aldaketak eta/edo itzulketak etxean jasotzeko zerbitzuan.

    Web Orrian erositako produktuen taila aldaketa edo itzulketa SOIAK bere bezeroentzako dohainik eskaintzen duen pakete-enpresan bidez egingo da.

    Produktuen taila aldaketa edo itzulketak etxean jasotzeko zerbitzua erabili nahi duen bezeroak bere eskaera online egin beharko du Eskaerak eskaeretako ataleko “Nire Kontua “ sekzioaren bidez. Eskaera baieztatua izan ondoren garraiolari bat ,pakete-enpresaren bidez, harremanetan jarriko da bezeroarekin ordua eta eguna adosteko.
    Zerbitzu hau ez dago erabilgarri Ceuta, Melilla, Kanariar Uharteetan.

    4. Aldaketak eta/edo itzulketak postaz

    Erositako produktuen taila aldaketa edo itzulketa posta arruntaz egin daiteke honako helbide honetan:

    SOIA
    Aita Lertxundi kalea 22, behea
    20810 ORIO
    Gipuzkoa (España)

    Kasu honetan SOIAk aholkatzen du itzulketaren bidaltzea posta zertifikatuaz edo jaso izanaren adierazpenez egiteko.

    Itzuli edo aldatu nahi diren produktuen gastuak bezeroaren kontura izango dira eta inola ere SOIAK ez du bestelako itzulketarik onartuko.

    5. Uko egiteko eskubideak

    Bezeroak ezer justifikatu gabe kontratuari uko egiteko eskubidea du 14 egun naturaletako epean .
    Bezeroak ondasunei uko egiteko eskubidea 14 egun naturaletan amaituko da.
    Uko egiteko eskubidea gauzatzeko, derrigorrezkoa da kontratuari uko egitea eta guri azaltzea zalantzarik gabeko adierazpen baten bidez (adibidez, postaz edo posta elektronikoz bidalitako eskutitz batekin)

    Posta kodea
    SOIA
    Aita Lertxundi kalea 22, behea
    20810 ORIO
    Gipuzkoa (España)
    Telefonoa
    943 50 62 34

    Helbide elektronikoa
    hello@soia.es

    Zure txartelen datuak ez dituzula email bidez, faxez edo sare-sozialetan zabaldu behar gogorarazi nahi dizugu.
    Uko egiteko epea bete ahal izateko, nahikoa da epea amaitu baino lehen eskubide horren berri emanaz mezua bidaltzea.

    Correo electrónico
    hello@soia.es

    6. Uko egitearen ondorioak

    Kontratu honi bezeroak uko egin nahi izanez gero, erosketagatik eginiko ordainketa guztiak itzuliko dizkiogu, baita itzulketak eragindako kostuak ere (bezeroak aukeratzen badu guk eskaintzen dugun ohiko itzulketa era baino garestiago batek sor ditzakeen gastu gehigarriak izan ezik). Itzulketa hau atzerapen deigarririk gabe egingo da, bezeroak eskaerari uko egin nahi diola adierazi eta gehienez ere 14 egun naturalen barruan.
    Bezeroak ez badu bestelakorik esaten, diru-itzultzea berak erabilitako modu berean egingo zaio.
    Diru-itzultzeak ez du inolako gasturik eragingo. Ondasunak jaso bitartean edo bezeroak itzuli direla baieztatzen duen bitartean, bi aukeretatik zein ematen den lehen, diru-itzultzea gorde dezakegu.
    Bezeroak ondasunak itzuli edo bueltatu beharko ditu inolako atzerapenik izan gabe eta beti gure kontratuari uko egin nahi diola adierazi eta 14 egun naturalak pasa aurretik.
    Epea bete dela kontuan hartuko da epea amaitu baino lehen egiten badu itzulketa.
    Bezeroak ondasunen itzulketa egin ahal izateko SOIAk eskaintzen dizkion bideak erabili ahalko ditu: dohain itzultzea dendara joanda, etxeko doako bilketa eta postaz itzultzea. Azken honek izango duen kostua bezeroak ordaindu beharko du.

    7. Diru-itzultzea

    Produktuak jaso ondoren, SOIAk baieztatuko du ondo daudela eta aldaketa bat eskatu bada dagokion taila bidaliko zaio eta itzulketa eskatu bada ordaintzeko bide beraz egingo zaio diru-itzultzea.
    Diru-itzultzearen epearen, itzulketa SOIAko biltegietara iritsi eta 3 lanegunetatik 12ra luza daiteke. Itzulitakoen egoera egokia baieztatu ondoren bezeroa jakinaren gainean jarriko da korreo elektronikoz.

    Egindako eskaerari uko egitearen eskubidea aurrera eramanez gero,
    kontsumitzaileak produktuengatik ordaindutako zenbatekoa itzultzeko gehienezko epea uko egin eta 14 lanegunetara izango da.

    Itzulitako artikuluen ordaintzea beti izango da ordaintzerakoan erabilitako bera.
    SOIAren hanka-sartzeaz ez zegokion artikuluren bat bidali bada, edo bidalitako artikuluaren kalitateta ez bada egokia, behin SOIAk hanka-sartzea edo akatsa baieztatu ondoren, artikuluaren balioa eta bidalketaren gastuak ordainduko ditu.

    Akats edo tara duen eskaera bat posta arruntaz itzultzen bada, SOIAk ordainduko du garraiatzea baldin eta bezeroak itzulketen gastuen egiaztagiria pakete barruan jarri badu.
    Garraioaren diru-itzultzea, artikuluen itzulketen ondoren egingo da.
    Eskaeren ordainketa banku-transferentziaz egin ahal izateko bezeroak SOIAri IBAN kodea zein den adierazi beharko dio dagokion dirua ordain dakion. IBAN kodeak eskaera igortzen den herrialde berekoa izan beharko du.

    6. Opari txartela

    Bezeroek opari txartelak lor ditzakete, baina soia.es-etik bakarrik, eta Web Orrian salgai dauden produktuetan erabili ahalko dituzte.
    Erabiltzaileak, opari txartela erostean, ezingo du bere eskaeran beste produkturik erantsi eta eskaera aldi bakoitzeko opari txartel bakarra erabili ahalko du.
    Opari txartelaren erosketa gauzatu ahal izateko oparia jasoko duen pertsonaren datu hauek eskatuko dira:izena, abizenak eta e-maila. Datu hauek opari txartelaren erabilera zuzena egiteko baino ez dira erabiliko. Ordaintzeko bide gisa opari txartela behin bakarrik erabili ahalko da eta ezingo zaio beste beherapen eskaintza promozioei gehitu.
    Eskaeraren balioa opari txartela baino gutxiago bada, gainerako saldua erabiltzailearen esku geratuko da beste eskaera batzuetan erabili ahal izateko.
    Eskaeraren balio osoa opari txartelarena baino gehiago bada soia.es-en onartutako ordaintze mota desberdinetan gauzatuko da.
    Opari txartelaren bidez egingo diren eskaeren aldaketa eta/edo itzulketen politika soia.es-en eginiko beste eskaeretakoa izango da.
    Itzuli beharreko zenbatekoa opari txartelaren saldoan sartuko da.
    Opari txartelaren betetzea itzulketa egin eta 15 egunen barruan egingo da gutxi gorabehera. Txartelaren betetzea egiten denean bezeroari e-mail bidez jakinaraziko zaio zenbatekoa den saldo erabilgarria.
    Eskaeraren zatiren bat kreditu txartelez ordaindua izan bada, itzulketaren zenbatekoa lehenbizi kreditu txartelera egingo da eta gainontzekoa opari txartelean sartuko da.
    Opari Txartela aukeraren bidez, uneoro jakin ahalko da opari txartelaren zenbatekoa zein den. Opari txartel guztiek urtebeteko balioa izango dute. Opari txartela iraungi baino bi hilabete lehenago hala jakinaraziko zaio jasotzaileari e-mail bidez eta baita zenbatekoa den txartelak duen balioa, ezer edukiko balu.

    7. Promozioak

    -%10 zure lehen erosketan
    Izen-emate datatik 30 egunetara balio duen kodea. Bezero bakoitzak erosketa bakarra egin dezake honekin. Ezin zaio beste promozio edo beherapenei erantsi
    Izarra (*), zirkulua (O) edo hashtag-a (#) duten artikuluekin ezin da erabili. Bezero berriek eta on-line erosketak egin dituztenek bakarrik erabil daiteke. Promozio hau erabili ahalko dute azken 2 urteetan inprimakia sinatu ez duten bezeroek.

    8. Kontaktua

    Edozein zalantza, galdera, iradokizun edo erreklamazio duzularik SOIArekin jar zaitez harremanetanemail edo postaz honako helbidean:

    SOIA
    Aita Lertxundi kalea 22, behea
    20810 ORIO
    Gipuzkoa (España)
    Bezeroaren harremanetarako telefonoa; 943 50 62 32 da. Ordutegia astelehenetik ostiralera; 10:00etatik a 13:00etara eta de 16:00etatik a 19:00etara eta larunbatetan; 10:00etatik a 13:00etara (sare finkoetatik eginiko bertako eta probintziako deietan, establezimendua kontuan izan gabe, 1,5 cts. €/min da gutxi gorabehera. Nazio-deien kasuan bezeroak duen telefono-kontratuaren araberakoa izango da)

    Europar Komisioak auzien erabakien plataforma duela jakinarazten dizuegu ondorengo loturan:
    http://ec.europa.eu/consumers/odr/. Kontsumitzaileek beraien erreklamazioak aipaturiko auzien erabakien plataformapean jar ditzakete.
    Gogorarazi nahi dizugu zure txartelen datuak ez dituzula emailez, faxez edo sare sozlalen biden zabaldu behar.