Rocio Percyren bidez ezagutu genuen. Eta galdetuko duzue, nor da Percy? Nire lagunaren txakurra jaja. Madrildarra da Rocio baina Hendaian bizi da, eta ez zekien norengana jo bere egun handirako soinekoa sortzeko. Percyren albaitaria da eta hitzordu batean Mariari galdetu zion nora joan zitekeen, berak gomendatu zion gugana etortzea!
Oso argi zuen neurrira egin nahi zuela soinekoa, estiloa ere nahiko definitua zuen: klasikoa eta xaloa, baina batez ere erosoa. Xehetasun bereziren bat ere nahi zion gehitu ordea.
Amarekin etorri eta buelta batzuk eman genizkion buruan zuenari, egin genien proposamena izugarri gustatu zitzaien! Oso feeling polita izan genuen hasieratik eta prozesua grabatzea proposatu nien, ondoren gure sareetako jarraitzailee erakusteko. Gustu handi onartu zuen!
Soinekoaren inguruko datuei dagokienez, eskote karratua sortu genion, zetazko krepean egina. Gerrian ebaketa bat zuen eta sirena formako gona bat, dandar txiki batekin. Mauka ponpatuak zetazko organtzan egin genituen, eta bizkarraldea ere forma karratuan, irekia.
Bizkarreko irekiera eta mauken amaiera kotoizko puntilla zoragarri batez amaitu genuen. Gainetik zetazko tulezko kapa bat sortu genion “belo” efektua emango ziona, zeremoniaren momenturako zoragarria.
Plazer hutsa izan da hitzordu bakoitzera ze goxotasunarekin etorri den ikustea eta bizitzea. Etxean bezala sentiarazten saiatu gara, eta berak ere guri hala sentiarazi digu. Asko eskertzen dugu gure lana baloratzen dela sentitzea. Ikaragarri gustatu zaigu soinekoak Euskal Herritik kanpo ikusteak, Toledon ezkondu baitziren.
Zoriontsu izan zaiteztela opa dizuegu Rocio eta Matisse!
You must be logged in to post a comment.