Conóceme
Kaki kolorea ere Soia da.
Kaki koloreak
badu berezitasun bitxi bat.
izan ere, kolore hau
ez dago guztiz zehaztua.
Pertsona bakoitzak
kaki kolorea
tonalitate ezberdin batekin lotzen du.
Kaki kolorea,
larderiatsua da
baina aldi berean
atsegina
eta intenporala
Kaki kolorea,
indarraren sinbolo da.
Kaki kolorea, Soia da.
Granate.
El color granate es,
la fuerza,
el impulso,
las pasiones y la vitalidad.
La elegancia y la sofisticación.
El color granate
representa a Marte,
Dios de la guerra.
Granates son los labios de oscuro invierno,
de tardes entre amigas
junto con el vino amargo,
creando una combinación dulce.
El color granate es Soia.
Bertako moda eta Hotelen arteko kolaborazioa Maria Cristinan
Gaur, Osteguna, Donostiako Maria Cristina Hotelean izan gara gure produktuekin.
«Los espectaculares looks que han pasado por la alfombra roja».
Dos vestidos Soia, dentro de los looks más bonitos según el blog «Ladies in a Balenciaga dress», de esta 66 edición del Festival de Cine de San Sebastián.
Los looks más acertados del Zinemaldi
¡El Diario Vasco nos menciona dentro del top de los mejores vestidos!
«Los protagonistas del Festival de Cine de San Sebastián han lucido sus mejores galas en Donostia.»
Goiuri Unanue: “Orion lan egiteak berezko izaera ematen die nire diseinuei”
Goiuri Unanuek egindako jantziak Getariako Cristobal Balenciaga museoan egon dira ikusgai eta salgai uda honetan, talentu gazteen diseinuekin osatutako erakusketa batean. Diseinatzaile oriotarraren esanetan, jasotako kritika onek moda munduan bere bidea egiten segitzeko indarra eman diote.
Goiurik Dikeko aldaparen azpialdean duen lokalean hartu du KARKARA, udako eguerdi bero batez. Oriotar gazteak han diseinatzen, produzitzen eta saltzen ditu bere markako produktuak. Maniki, oihal, jostorratz, metro eta josteko makinen artean, moda kontuez barru-barrutik mintzo da hogeita lau urteko oriotar gaztea.
Nondik datorkizu ofizio honekiko fijazioa?
Etxetik. Amona Inazita modista lanetan jardun zen urte luzez, eta sukaldean izaten zuen josteko txokoa. Lehengusuok bisita egitera joaten ginenean, lurretik jostorratzak biltzen aritzen ginen. Amonak ordu asko ematen zituen lanean, eta guk, bitartean, soberan zituen tela zatiekin panpinen arropei konpoketak egiten genizkien. Amonak arropei moldaketak egin eta konpontzeaz gain, jantziak egiten ematen zuen denborarik gehiena: etxerako batak, ezkongaien jantziak, komunioetarako soinekoak…
Ordutik gaurdaino, lanbidea asko aldatu al da?
Garai hartan teknika artisauagoa zen. Azken urtetan, digitalizazioak aldaketa handiak ekarri ditu gure lanerako eran, baina iraultzarik nabarmenena industrializazio garaian eman zen.
Oraindik ba al dituzu amonarengandik ikasteko gauzak?
Goi mailako joskintzan, alegia, eskuz josteko tekniketan, pila bat. Nik joskintza eta diseinu unibertsitate ikasketak egin nituen Bartzelonan, eta han, Inditex eta tankerako etxeetan lan egiteko prestatu gintuzten; produkzio azkarrerako, garbi esanda. Amona tarteka etortzen da dendara bisitan, eta nire lanerako primeran datozkidan trikimailuak erakusten dizkit; azken finean, guk sortu dugun markan eskuz egiten ditugulako produktuak.
Zure jenerazioko gazte askori kosta egiten ari zaio unibertsitatetik lan mundurako urratsa ematea. Nola izan zen zure kasuan?
Unibertsitateko azken ikasturtean marka bat sortu eta poltsak egiteari ekin nion, ikaskide batzuekin batera.
Proiektu horri segika iritsi naiz gaurdaino, olatu baten gainean banengo bezala. Ikasketak amaitutakoan Kutxa Kultur programarako hautatu ninduten, eta Donostiako Tabakaleran aritu nintzen lanean. Gero, Orion denda zabaltzeko apustua egin nuen, gure markako arropak diseinatu, produzitu eta saltzeko. Azken hilabeteetan aipaturiko inertzia hori indarra galtzen joan da, eta orain inflexio puntu batean nagoela uste dut. Aurrerantzean zein bide hartu nahi dudan erabaki behar dut; buruan ditudan ideiei forma eman eta guztiak norabide bakarrean jartzen saiatu.
Orioko denda zabaltzeko urratsa eman aurretik, beldurrik sentitu al zenuen?
Bai, noski. Ez da erraza. Oraindik ere zalantza asko sortzen zaizkit, batik bat enpresa arloari dagozkionak. Igerian jakin gabe egin nuen salto igerilekura, eta orain ari naiz ikasten… kar kar kar
Gazte ekintzailearen figurak indarra hartu du azken urtetan. Ez al da pixka bat idealizatu?
Izan daiteke. Jendeak ausarta naizela esaten dit, 24 urterekin nire negozioa dudalako, baina nik ez dut uste horrela denik; besterik gabe, lanerako beste aukera bat da nirea. Hala ere, nagusirik ez izateak polita dirudi kanpotik, baina gogorra ere bada. Bestalde, ordu asko ematen ditut joskintzarekin eta diseinuarekin zerikusirik ez duten lanetan: burokrazia, promozioa, komunikazioa Interneten… Orain josten laguntzen didan langile bat dut Orioko dendan, eta hura harrituta geratzen da ordenagailuan lanean ematen ditudan ordu guztiekin.
Bat baino gehiago harritu izan da Orion zuen lokala ikusita. Nongoa da zure bezeroen gehiengoa?
Orokorrean, Euskal Herrikoa. Orion ere baditut nire bilduma guztiak dituzten bezeroak, eta haiei oso eskertuta nago. Hala ere, hasieratik argi izan dut negozioa ezingo nukeela aurrera atera oriotarrekin bakarrik, eta Internet bidezko promozio eta salmentari garrantzia handia ematen diot.
Moda kontuak aipatuta Paris, Madril edo halako hiri handiak dira erreferente nagusiak. Zer ematen dizu hiriburu horietatik aldendu eta Orion lan egiteak?
Lasaitasuna eta eguna lanerako ondo aprobetxatu ahal izatea. Bestalde, karrera egiten ari nintzenean, nahigabe, inguruko ikaskideek egiten zutenaren influentzia antzematen nuen nire lanetan. Logikoa da. Tabakaleran ere gertatzen zitzaidan hori. Orion lan eginda, bakartuago nago, eta barrutik ateratzen zaidana egiten dut. Kanpoko eragin hori gabe, nire lana izaera propioa hartzen ari dela ikusten dut. Dena den, zorte handia dut, kuadrillako lagun batek ere moda ikasketak egin dituelako. Berarekin asko hitz egiten dut diseinu kontuei buruz. Eta Iker Gozategirekin ere bai, bere argazkigintza modan espezializatzen ari delako.
Ikerrek eta biok ofizioa eta afizioa elkarbanatzen dituzue. Zaila al da bien arteko muga jartzea?
Hasieran gustuz egiten genituen argazki sesioak, baina ni negozioarekin hasi nintzenean, lanari prezioa jarri genion. Oso modu naturalean egiten dugu lan elkarrekin, ederra da. Ikerrek primeran ezagutzen ditu nire lana eta gustuak, eta askatasun handia ematen diot argazkiak egiterako garaian. Bata bestearen lana aberasten saiatzen gara.
Sorkuntza prozesuan, zalantza asko izaten al dituzu diseinuekin?
Bai, gorabehera handiak izaten ditut; egun batean sortutakoa ederra iruditu arren, hurrengoan zakarrontzira bota dezaket.
Orion bizita, itsasoak, ibaiak edo arrantza munduak inspiratzen al zaituzte?
Itsasoak berak estimulu asko eskaintzen dizkit: formak, koloreak, testurak… Unibertsitatean proiektu dezente egin nituen arrantza munduko elementuekin. Benitoren abestiak ere sarritan jartzen ditut lanean ari naizen bitartean, eta bere abestietako letrak ere erabili izan ditut arropa bildumetan. Oteitzaren lanari ere erreparatu izan diot, batik bat fakultatean nengoenean. Uda hasieran, dantzan ikusi zintugun Harribilen Arinmak ikuskizunean. Zuk egin zenituen ikuskizuneko jantziak. Emanaldi horretarako sorginak hartu genituen ardatz, beren ohiko irudiari irauli bat emanez; argitsuago azaldu nahi genituen emakumeok, ederrago, atseginago. Balenciagaren diseinu batetik abiatuz, Nafarroako herritxo batetik hartu nuen jantzi horiek diseinatzeko ideia.
Kontzertu batean ere kantatu zenuen, ahizpa eta lagunekin batera.
Dantzak eta musikak lanetik deskonektatzeko balio didate, baina aldi berean, inspirazio iturri ere badira.
Zein da arropa bilduma bat sortzeko abiapuntua?
Edozein estimulu txikik sor dezake txinparta; kalean ikusitako kolore batek, bizipenek,… Uda honetan atera dudan bilduma, adibidez, txikitako oroitzapen batetik abiatuz sortu nuen. Gurasoekin udan hondartza aldera joatean, duna eta mitxoleta ederrak zeuden lekuan gaztelu bat existitu zela kontatzen zidaten. Nire buruan, gaztelu horretan bizi ziren pertsonaiak irudikatzen nituen. Txikitako irudimen horiek izan dira bilduma diseinatzeko erabilitako abiapuntua.
Objektu soilago batekin ere sor daiteke ideia bat; ur izkinan topatutako enbor batekin, adibidez. Lehenik, egur zatia paperean marraztuko nuke, eta egur horrek hondartzaraino egindako bidea irudikatu, ibilbideko koloreak, paisaiak… Azken finean, bilduma batekin zerbait kontatu behar duzu.
Su txikian egiten dituzu arropak, eskuz, banaka. Horrek zein abantaila du eroslearentzat?
Beste ezeren aurretik, kalitatea. Nik lehen eskutik ezagutzen ditut erabiltzen ditudan materialen baldintzak. Bestalde, bezeroari nire produkturen bat hautsiz gero, erraz konpondu ohi dut neronek.
Eta, txikitik, nola egiten diezu aurre Inditex edo halako enpresa erraldoien eskaintzei?
Ez diet aurre egiten, nik beste produktu bat eskaintzen baitut. Pentsa, ni ere joaten naiz Zara eta halakoetara arropa erostera!
Zuen produktu guztiak Orion eginak al dira?
Bai, denak. Beste aukera bat litzateke ni diseinu lanetan zentratu eta produkzioa kanpora ateratzea, baina oraingoz ez dut hori nahi.
Nola egiten dira errentagarri eskuz egindako arropak, prezioak zeruraino igo behar izan gabe?
Bitartekoak kenduta, zuzeneko salmentaren bidez. Nik egindako produkturik ez da saltzen beste dendetan, marka zabaltzen lagunduko lidakeen arren, oraingoz ez delako errentagarria niretzat.
Moden ondorioz, arropak azkar iraungitzen dira. Zu, aldiz, epe luzerako produktuak egiten saiatzen al zara?
Hori da nire lanaren helburu nagusia, jendeak nik egindako arropak urte luzez erabiltzea. Horretarako, produktuek izaera propioa izan behar dutela uste dut, bereizten dituen zerbait. Nik ezin dut tendentziei jarraika ibili, beste era batera egiten dut lan.
Diseinatzaileen artean, zein dituzu erreferente nagusiak?
Klasikoei dagokionean, Balenciagari diot miresmen handiena. Modernoetan, Yohji Yamamoto eta Comme Des Garcons japoniarrak eta Alexander McQueen. Josep Font diseinatzaileak DelPozo markarentzat egiten dituen lanak ere gustatzen zaizkit.
Azken hilabeteetan Getariako Balenciaga museoan egon dira ikusgai eta salgai zure lanak. Ondo joan al da erakusketa?
Bai, oso ondo. Jaso ditudan kritikak onak izan dira, espero baino hobeak. Erakusketak nire buruarengan konfiantza hartzeko balio izan dit.
Eta Orion halako erakusketarik egiteko asmorik ba al duzu?
Beno, burua etengabe izan ohi dut bueltaka, eta baditut ideiak! Amesten hasita, desfile bat egingo nuke herriko kaleetan, edo plazan, performance puntu batekin eta benetako modeloekin.
Elkarrizketa batean adierazitakoaren arabera, zure diseinuak Madrilgo edo Pariseko pasarela batean ikustea duzu amets.
Beno, agian orain ez. Irakurri ditudan azken kritiken arabera, desfilearen formatua zaharkituta geratzen ari dela uste dut. Digitalizazioak ekarri duen iraultzarekin, desfileak egiterako diseinuak sarean zabalduta egoten dira.
Modaz gutxi dakigunontzat, pasareletako diseinu batzuk oso deigarriak izan ohi dira, ezta?
Gauza berezi horiek, normalean, ez dira kalean janzteko egiten, gehiago daude arte espresiora zuzenduta, esperimentaziora. Nik unibertsitateko azken proiektuan egin nuen halako lan bat, diseinu bat mugara eramanez.
Non ikusten duzu zure burua bost urte barru?
Pixkanaka hazten joatea gustatuko litzaidake: denda berriren bat zabaldu, langile gehiago izan, … Hala ere, nire helburu nagusia gure marka zabaltzen joatea den arren, Parisko etxe handiren batetik deituz gero hara joango nintzatekeela uste dut.
Ikusi gehiago Karkara.eus en
“Soia markak izan duen eboluzioarekin oso gustura nago eta herritarren erantzuna ere oso ona izan da”
Duela bi urte amaitu zituen Moda Diseinu ikasketak Goiuri Unanuek (Orio, 1994), eta Soia markarekin dabil buru belarri osagarri eta arropa bilduma berriak sortzen
ANE ROTETA – Sábado, 13 de Enero de 2018 – Actualizado a las 06:12h
ORIO– 23 urte besterik ez ditu Goiuri Unanue moda diseinatzaile oriotarrak eta dagoeneko bere marka propioa sortu du: Soia. Gainera, joan den irailean ireki zuen denda eta tailerra bere herrian (Aita Lertxundi, 22) eta ilusio handiz dabil osagarri eta arropa bilduma berriak prestatzen.
Nola sortu zen Soia?
-Bartzelonan Moda Diseinu ikasketak egiten ari nintzela Zarauzko eta Zubietako bi pisukide nituen eta hirurok ari ginen moda ikasten, maila ezberdinetan, eta elkarrekin zerbait sortzea pentsatu genuen. Oraindik ikasten ari ginela poltsa batzuk saltzen hasi ginen eta marka bat sor-tzea erabaki genuen. Horrela sortu zen Soia. Nik duela bi urte amaitu nituen ikasketak eta markaren ardura nik hartzea erabaki genuen. Zarauztarrak beste bide bat hartu zuen eta Zubietakoa oraindik ikasten ari da, beraz, momentuz ni nago proiektua aurrera eramaten. Oso gustura nago Soiaren eboluzioarekin eta herriak izan duen erantzuna ere oso ona izan da.
Eta zer eskaintzen duzue?
-Helburua hemen inguruan ez dagoen zerbait eskaintzea da eta hiru linea ditugula esan genezake. Alde batetik, poltsa eta motxilen bilduma bat daukagu, eta osagarri horiek zerbait berezia izaten saiatzen gara. Adibidez, bihurgarriak dira eta erabilera bat baino gehiago dituzte eta materialen aldetik ere arintasuna bilatzen dugu. Bestetik, prêt à porterarropa bilduma dugu. Kolekzio hori minimalista da eta arropa horiek astelehenetik igandera jantzi daitezkeenak izaten saiatzen gara. Materialak neoprenoak, kotoizkoak eta zetazkoak izan ohi dira. Azkenik, arropa neurrira egiten dugu, diseinua zerotik hasita. Dena hemen ekoizten dugu eta prozesu mantsoa da, slow fashion deitzen zaiona. Horretaz gain, joskintza tailerrak ere eskaintzen ditut, haur nahiz helduentzat.
Kutxa Kultur Modan izan zara aurten eta nazioarteko lehiaketetan ere hartu duzu parte.
-Kutxa Kulturreko fundazioak urtean sei diseinatzaile gazte aukeratzen ditu eta horren baitan formakuntza jaso nuen. Hala, programaren amaieran Cristobal Balenciaga museoan goi-mailako joskintzako bilduma bat aurkeztu nuen eta, egia esan, aukera oso ona izan zen. Bestalde, Bilbao Art &Fashion nazioarteko lehiaketan parte hartu nuen 2016an eta finalista izan nintzen.
Noiz ikusi zenuen argi modaren munduan egin nahi zenuela lan?
-Amona ere jostuna zen eta etxean beti ikusi izan dudanez, txikitatik gustatu izan zait, eta modaren inguruan ikasketa unibertsitarioak zeudela jakin nuenean, argi neukan.
Nola ikusten duzu modaren egoera Euskal Herrian?
-Lehen ez nengoen mundu honen barruan, beraz, ez dakit lehen egoera nolakoa zen, baina orain nik uste dut ari dela mugitzen. Eusko Jaurlaritzatik ari dira laguntzak ematen, eta Kutxa eta Balenciaga museotik ere ari dira moda bultzatzen. Gerta-tzen dena da hemen hornitzaileak ez daudela, beti kanpora joan behar zara eta alde horretatik zaila da.
Zein anbizio profesional dituzu?
-Nire ametsa Madrilgo edo Bartzelonako nazioarteko pasarelaren batean desfilatzea izango litzateke, eta noski, honetaz bizi ahal izatea. Helburua mundura irekitzea da eta nahiko nuke denda leku gehiagotan zabaltzea, baina Oriokoa mantendu nahiko nuke, hau baita jatorria.
Goiuri Unanue:’Material berritzaileak erabiltzen ditut nire sorkuntzak egiteko’
Moda diseinatzaile gaztea da Goiuri Unanue (Orio, 1994) eta modaren mundu “konplexuan” murgildu da. Bere sorkuntzak ezagutzera emateko Pop Up denda zabalduko du asteburuan Deban, Bertako artea eta diseinua eskura lelopean.
GOIURI UNANUE – Moda diseinatzailea
Pixkanaka bidea egiten ari zara modaren munduan. Ez da lan erraza izango, ezta?
Oso ibilbidea konplexua eta luzea da, baina nik zortea izan dut. Moda Diseinu Gradua ikasi nuen Bartzelonan, eta pasa den uztailean amaitu nuen. Bertan, pisukideekin poltsak egiten hasi ginen, eta SOIA marka sortu genuen. Bukatu nuenean, Oriora bueltatu nintzen, eta Kutxa Kultur Moda programaren berri izan nuen. Gradu amaierako bilduma aurkeztu nuen deialdira, eta hautatu egin ninduten. Sei diseinatzaileri Tabakaleran tailerra, formazioa eta diru laguntza eman zizkiguten, eta horrek bultzada eman dit.
Azkenaldian, Tabakaleran lan egin duzu, beraz?
Bai, baina nik neuk nahiago dut etxetik gertu izan tailerra. Amaren etxeko ganbaran dut tailerra, eta bertan oso gustura egiten dut lan. Horrez gain, Zarautzen josteko klaseak ere eman ditut ikasturtean zehar. Urtea oso azkar joan zait, eta Kutxa Kultur Moda bekari esker, aurrerapauso handiak eman ditut. Orain, nire denda ireki nahi dut Orion; bertan, tailerra eta erakustokia jarriko ditut, bezeroekin hartu-eman zuzena izateko.
Ausardia ere behar da modaren mundu konplexuan aurrera egiteko, ezta?
Unibertsitatean lan munduak eskaintzen dituen bi ildo nabarmentzen zizkiguten; norberaren enpresa irekitzea edo Inditexen lan egitea. Nik argi nuen nire bidea egin nahi nuela. Ez dut baztertzen, noizbait, Inditexen lan egitea, moda munduan beti esaten baita denboralditxo bat bertan jardutea oso esperientzia aberasgarria dela. Hala ere, orain nire sorkuntzak egin nahi ditut.
Nondik datorkizu diseinurako eta josteko zaletasuna?
Nire amona jostuna zen, eta beti ikusi izan dut josten, lurretik orratzak jasotzen aritzen nintzen txikitan. Ez nekien josten, baina diseinatzailea izango nintzela esaten nion amonari; berak erantzuten zidan bizkarreko min ederrak pasatuko nituela. Bartzelonan moda diseinua ikasten hasi nintzenean, mundu berri eta ezezagun bat ireki zen niretzat.
Pieza bat sortzeko prozesu guztia zuk egiten al duzu?
Bai, diseinuak sortu, bildumak egin, josi eta merkaturatu. Söian hiru lerro ditugu, eta bakoitza modu desberdinean lantzen dugu. Osagarrien lerroan (poltsak eta motxilak) kolekzioa diseinatzen dugu, prototipoak sortu, horiekin argazki sesioa egin eta dendetan aurkezten dugu. Orain arte eskariaren arabera sortzen joan gara, baina aurrerantzean stock txiki bat izan nahi dugu. Arroparen kasuan ere berdin lan egiten dugu.
Hirugarren lerroa, neurrira egindako arroparena da; oso pertsonalizatua da, eta diseinua bezeroak nahi duenaren arabera egiten da.
Hainbat moda ekitalditan parte hartu duzu zure lana ezagutzera emateko.
Pasa den asteburuan Kursaalean egin zen Ame&Art Market diseinu azokan parte hartu nuen. Bertan bildu ginen moda, dekorazio, osagarri eta arte sortzaileak. Diseinu azoketara gerturatzen diren herritarrak berrikuntzaren eta kalitatearen bila joaten dira, eta norberaren lana erakusteko erakusleiho aproposa izaten dira.
Dena dela, horrelako ekimenetan parte hartzea nahiko garestia izaten da, eta lagun diseinatzaile batekin, aspalditik genbiltzan zerbait antolatu nahian. Azkenean lortu dugu, eta asteburu honetan, Deban lokal huts batean Pop up denda bat irekiko dugu. Denbora jakin baterako irekitzen diren dendak dira horiek; hemen ez dira ezagunak, baina Londresen eta Parisen horrelako ekimen asko egiten dituzte diseinatzaile berriek, beren lana ezagutzera emateko.
Zaila al da diseinatzaileentzat zuen lana bertako dendetan merkaturatzea?
Hemengo merkatariak Madrilera eta beste hainbat hiritara joaten dira beren dendetan saltzeko arropa eta osagarriak erostera, eta gero eta gehiago, produktu mota jakin bat saltzen dute, gainera. Hori dela eta, sortzaileontzat oso zaila da gure diseinuak hemengo dendetan saltzea. Nik jakin badakit nire lana ezin dela edozein saltokitan saldu, prezioarengatik. Izan ere, saiatzen naiz material berritzaileak erabiltzen; banan-banan eskuz eginak izaten dira, eta piezei funtzio bat baino gehiago ematen ahalegintzen naiz. Jakin badakit nire lanak ez direla merkeak, eta norbaitek horretan inbertituko badu, nahiago dut erabilera bat baino gehiago izatea, bai osagarrietan baita arropan ere. Nire lanari balio erantsia ematen saiatzen naiz.
Materialei eta ehunei garrantzi berezia ematen diezula aipatu duzu. Non lortzen dituzu?
Hemen oso zaila da, Euskal Herrian ez baitago aukerarik. Bartzelonan ikasi dut, eta bertako modaren sektorea ezagutzeko aukera izan dut. Herrialde Katalanetan modaren arloan industria garrantzitsua dute, eta eskaintza zabala dago oihal arloan ere. Horrez gain, Parisen Premier Vision izaneko oihal azoka ere egiten da, eta bertan berrikuntza guztiak aurkezten dituzte.
Agian, munduko beste hainbat txokotan norberaren arropa eta osagarriak egiteko hemen baino ohitura gehiago dute, ezta?
Bai, duela bi urte Japonian egon nintzen, eta harrituta geratu nintzen beren arropa eta osagarriak sortzeko duten kulturarekin. Oihal denda mordoa daude, eta hemen kafea hartzeko geratu gaitezken bezala, han josteko elkartzen dira. Lehen, hemen ere puntua egiteko ohitura handia zuten emakumeek, eta kuadrillan biltzen ziren askotan. Belaunaldi batean ohitura hori galdu egin da, baina gero eta gehiago dira josten ikasten ari diren herritarrak.
Debe estar conectado para enviar un comentario.