Ezkontza eguna geroz eta gertuago ikusten zuen Arritokietak, eta garbi bazuen ere ezkongai tradizionala ez zuela izan nahi, galduta zebilen nondik jo. Bere lagun bat Soia Bridaleko bezeroa zela eta gugana etortzera animatu zuen arte.
Beldurrez etorri zen gugana, egun handirako hiru hilabeteren faltan, normalean 8 hilabete behar izaten baititugu prozesu guztia amaitzeko. Bere ilusioa ikusita tartea egitea lortu genuen eta ezagutu ginenean berehala ulertu genuen elkar, bazekien zer ez zuen nahi, ez hain garbi zer nahi zuen.
Bion artean proposamena diseinatu genuen, bidean tela batez maitemindu zen eta kolekzioko formaren bat ere gustatu zitzaiola ikusita, izan genuen nondik abiatua.
Karrot formako tiro altuko galtzak sortu genizkion, lerro markatuarekin, krepa orkatilaren goialdetik moztuta. Topari dagokionez, Huts kolekzioko KARLE lookeko topa egin genion neurrira, MIREIA lookeko blusaz lagunduta hainbeste gustatu zitzaion ehun horretara ekarrita.
Prozesu guztian zehar momentu politak igaro ditugu etxeko emakume guztiak hemen bilduta. Zoragarria izan da ikustea nola Arritokietak bazekien zer nahi zuen, besteen iritziak kontutan hartuta ere berak sinesten zuena aurre jarri baitzuen.
Ibilbide laburra eta intentsoa izan da Arritokietarekin batera bizi duguna, baina ze polita izan den eta zeinen zoragarri zegoen bere egun handian!
Eskerrik asko gugan konfiantzagatik, eta zoriontasunik handiena opa dizuegu!