Aldaketa eta itzulketen politika
1. Aldaketak eta/edo itzulketak egiteko baldintzak
Erosketa jaso ondoren bezeroa ez bada asebetetzen SOIAk baimenduko dio artikuluaren taila aldatzen edo itzultzen jaso ondorengo (30) egunetako epe barruan. Horretarako jantziak ez du ez kalterik izan behar ezta ibilita egon.
Horrela bada, SOIAk ezingo du aldaketarik edo itzulketarik onartu erabilitako edo kaltetutako jantzietan ( berezko tara bat ez bada).
Ezin da jantzi bat beste batengatik aldatu, tailaz bakarrik alda daiteke. Artikulu bat beste batez aldatzeko, lehenbizi itzuli egin behar da eta gero bestea erosi.
Aldaketa edo itzulketa egiteko hello@soia.es-rekin jarri harremanetan.
2.Aldaketak eta/edo itzulketak dendan
eb Orri honetan erositako artikuluak SOIA denda fisikoan daudenak dira. Hori dela eta SOIAK, dendan dagoen stockaren arabera, taila aldaketak edo itzulketak egiteko aukera eskain dezake.
Itzulketak egiten direnean, dendan itzulketa horren agiri gisa ticket bat emango da. Ticket hori beste artikulu batzuk erosteko erabili ahalko da.
3.Aldaketak eta/edo itzulketak etxean jasotzeko zerbitzuan.
Web Orrian erositako produktuen taila aldaketa edo itzulketa SOIAK bere bezeroentzako dohainik eskaintzen duen pakete-enpresan bidez egingo da.
Produktuen taila aldaketa edo itzulketak etxean jasotzeko zerbitzua erabili nahi duen bezeroak bere eskaera online egin beharko du Eskaerak eskaeretako ataleko “Nire Kontua “ sekzioaren bidez. Eskaera baieztatua izan ondoren garraiolari bat ,pakete-enpresaren bidez, harremanetan jarriko da bezeroarekin ordua eta eguna adosteko.
Zerbitzu hau ez dago erabilgarri Ceuta, Melilla, Kanariar Uharteetan.
4. Aldaketak eta/edo itzulketak postaz
Erositako produktuen taila aldaketa edo itzulketa posta arruntaz egin daiteke honako helbide honetan:
SOIA
Aita Lertxundi kalea 22, behea
20810 ORIO
Gipuzkoa (España)
Kasu honetan SOIAk aholkatzen du itzulketaren bidaltzea posta zertifikatuaz edo jaso izanaren adierazpenez egiteko.
Itzuli edo aldatu nahi diren produktuen gastuak bezeroaren kontura izango dira eta inola ere SOIAK ez du bestelako itzulketarik onartuko.
5. Uko egiteko eskubideak
Bezeroak ezer justifikatu gabe kontratuari uko egiteko eskubidea du 14 egun naturaletako epean .
Bezeroak ondasunei uko egiteko eskubidea 14 egun naturaletan amaituko da.
Uko egiteko eskubidea gauzatzeko, derrigorrezkoa da kontratuari uko egitea eta guri azaltzea zalantzarik gabeko adierazpen baten bidez (adibidez, postaz edo posta elektronikoz bidalitako eskutitz batekin)
Posta kodea
SOIA
Aita Lertxundi kalea 22, behea
20810 ORIO
Gipuzkoa (España)
Telefonoa
943 50 62 34
Helbide elektronikoa
hello@soia.es
Zure txartelen datuak ez dituzula email bidez, faxez edo sare-sozialetan zabaldu behar gogorarazi nahi dizugu.
Uko egiteko epea bete ahal izateko, nahikoa da epea amaitu baino lehen eskubide horren berri emanaz mezua bidaltzea.
Correo electrónico
hello@soia.es
6. Uko egitearen ondorioak
Kontratu honi bezeroak uko egin nahi izanez gero, erosketagatik eginiko ordainketa guztiak itzuliko dizkiogu, baita itzulketak eragindako kostuak ere (bezeroak aukeratzen badu guk eskaintzen dugun ohiko itzulketa era baino garestiago batek sor ditzakeen gastu gehigarriak izan ezik). Itzulketa hau atzerapen deigarririk gabe egingo da, bezeroak eskaerari uko egin nahi diola adierazi eta gehienez ere 14 egun naturalen barruan.
Bezeroak ez badu bestelakorik esaten, diru-itzultzea berak erabilitako modu berean egingo zaio.
Diru-itzultzeak ez du inolako gasturik eragingo. Ondasunak jaso bitartean edo bezeroak itzuli direla baieztatzen duen bitartean, bi aukeretatik zein ematen den lehen, diru-itzultzea gorde dezakegu.
Bezeroak ondasunak itzuli edo bueltatu beharko ditu inolako atzerapenik izan gabe eta beti gure kontratuari uko egin nahi diola adierazi eta 14 egun naturalak pasa aurretik.
Epea bete dela kontuan hartuko da epea amaitu baino lehen egiten badu itzulketa.
Bezeroak ondasunen itzulketa egin ahal izateko SOIAk eskaintzen dizkion bideak erabili ahalko ditu: dohain itzultzea dendara joanda, etxeko doako bilketa eta postaz itzultzea. Azken honek izango duen kostua bezeroak ordaindu beharko du.
7. Diru-itzultzea
Produktuak jaso ondoren, SOIAk baieztatuko du ondo daudela eta aldaketa bat eskatu bada dagokion taila bidaliko zaio eta itzulketa eskatu bada ordaintzeko bide beraz egingo zaio diru-itzultzea.
Diru-itzultzearen epearen, itzulketa SOIAko biltegietara iritsi eta 3 lanegunetatik 12ra luza daiteke. Itzulitakoen egoera egokia baieztatu ondoren bezeroa jakinaren gainean jarriko da korreo elektronikoz.
Egindako eskaerari uko egitearen eskubidea aurrera eramanez gero,
kontsumitzaileak produktuengatik ordaindutako zenbatekoa itzultzeko gehienezko epea uko egin eta 14 lanegunetara izango da.
Itzulitako artikuluen ordaintzea beti izango da ordaintzerakoan erabilitako bera.
SOIAren hanka-sartzeaz ez zegokion artikuluren bat bidali bada, edo bidalitako artikuluaren kalitateta ez bada egokia, behin SOIAk hanka-sartzea edo akatsa baieztatu ondoren, artikuluaren balioa eta bidalketaren gastuak ordainduko ditu.
Akats edo tara duen eskaera bat posta arruntaz itzultzen bada, SOIAk ordainduko du garraiatzea baldin eta bezeroak itzulketen gastuen egiaztagiria pakete barruan jarri badu.
Garraioaren diru-itzultzea, artikuluen itzulketen ondoren egingo da.
Eskaeren ordainketa banku-transferentziaz egin ahal izateko bezeroak SOIAri IBAN kodea zein den adierazi beharko dio dagokion dirua ordain dakion. IBAN kodeak eskaera igortzen den herrialde berekoa izan beharko du.